euskaraespañol

‘Mundu bat begirada anitz’ kultura anitzeko zinema jardunaldiak

Noiz eta non

2018/04/19, 09:00 - 00:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Apirilaren 19 eta 20an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean egingo da “Mundu bat begirada anitz” Kultura anitzeko jardunaldien edizio berria. Fakultateko irakasle lektoreen kolektiboak antolatuta, egun horietan zehar, filmak proiektatuko dira azpititulatutako jatorrizko bertsioan, ikastegiko egungo lektoretzek ordezkatutako kulturen adierazgarri: Galizia, Errusia eta Alemania.

Proiekzioak ostegunean, hilak 19, hasiko dira Herta Müller idazleari buruzko dokumental alemanarekin ‘Beldurraren alfabetoa’ (John Albert Jansen, 2015) 0.11 ikasgelan eta, ondoren, ‘Me voy a comer el mundo. Moscú’ [Mundua jatera noa. Mosku] (Story Producciones Canal Cocinarako egindako produkzioa, 2017), 0.12 ikasgelan. Ostiralean, hilak 20, zikloa amaituko da ‘Sitio Distinto’ (Davide Cabaleiro, 2017) galiziar dokumentalaren proiekzioarekin gradu aretoan.

Honez gain, ostiral berean, 13:30etan, dastatze txiki bat eskainiko da parte hartzen duten kulturen jatorrizko produktuak erakutsiz.

Sarrera dohainik izango da eserlekuak bete arte.