euskaraespañol

Elikagaien Zientzia eta Teknologia eta bere garrantzia XXI. Mendean

UPV/EHUren Farmazia Fakultateak batxilergoko eta lanbide-hezkuntzako 80 ikasletatik gora hartuko ditu jardunaldi hauetan

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/13

Irudia

2020ko urtarrilaren 15 eta 16an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko zazpigarren jardunaldiak burutuko ditu; ‘Elikagaien Zientzia eta Teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. Mendean’ izenburuarekin. Jardunaldi horietan, batxilergoko eta lanbide-heziketako 80 bat ikasle, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak baitiren, hartuko ditu euren laborategietan.

Ekimen honetan arlo ezberdinetako irakasleek parte hartuko dute; hots, Elikagaien Teknologia, Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, Elikadura eta Bromatologia eta Kimika Ez Organikoa. Horretaz gain, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteak (ACTAE) ere parte hartuko du.

Jardunaldi honen helburua Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa etorkizuneko ikasleen artean zabaltzea da, elikagaien teknologo lanbidearen berri emanez (haien formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteerak barne). Farmazia Fakultateko Gradu Aretoan saio informatiboa jaso eta Elikagaigintza Planta bisitatu eta gero, etorriko diren ikasleek hainbat laborategi ezagutuko dituzte, non Elikagaien Zientzia eta Teknologiarekin erlazionatutako ekintza praktiko ezberdinak egiteko aukera izango duten. Laborategi horien artean, Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia; Nutrizio eta Bromatologia; Kimika Ez Organikoa; eta, Elikagaien Teknologiaren sailetakoak daude.

Antolatutako jardunaldiak, gaztelaniaz (urtarrilaren 15ean) zein euskaraz (urtarrilaren 16an), arratsaldez egingo dira (15:30etik 18:30k arte).