euskaraespañol

G-9 taldeko unibertsitateek beren kezka adierazi dute Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan zehazteke dagoelako aurrekontu igoera

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/12

Irudia
G9 unibertsitate taldeko errektoreen Batzar Nagusiko talde argazkia

G9 unibertsitate taldeko errektoreen Batzar Nagusiak bilera egin du Santanderren eta bere “kezka” azaldu du unibertsitate publikoen finantziazio falta dela eta, bereziki lege berrian, LOSUn, ez delako aurreikusten nola erantzun defizit horri modu argian.

Ángel Pazosek, Kantabriako Unibertsitateko errektore eta taldeko presidente berriak, azaldu du hasieran legea ilusioz hartu zutela, bazirudielako testuan argi definituko zela unibertsitate publikoen aurrekontu igoera; baina orain ikusi dute konpromiso hori irmotu beharrean, urardotu egin direla finantziazio horri buruzko artikuluak. G9 taldeko errektoreek gogorarazi dute hasierako testuan igoera zela BPGren % 1, baina konpromiso hori aldatu egin dela azken bertsioan eta autonomia erkidego bakoitzaren aurrekontu egoeraren menpe egongo dela.

Pazosek eskatu du finantzazioa igotzeko konpromiso irmoa egon dadila legea onartu aurretik Unibertsitate publikoei gero eta gehiago egitea eskatzen zaie, baina beren finantziazio premiak ez dira inolaz ere horretara moldatzen, esan du Pazosek prentsaurrekoan, eta desiragarria izango zatekeen finantziazioa definituta egotea dagoeneko, legea tramitazioaren une honetara heldu aurretik.

Unibertsitateen G-9 Taldea

G9 unibertsitate taldea elkarte bat da, zein bere erkidego autonomoan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

G-9 taldeko unibertsitateetan 170.000 ikasle daude, 19.340 irakasle eta ikertzaile eta Administrazio eta Zerbitzuetako 8.160 kide.