euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Unibertsitate aditua tratu ona eta haurren eta nerabeen babesa eskolan eta hezkuntzan’ graduondokoaren graduazioa

Noiz eta non

2023/06/28, 12:00

Deskribapena

BBK Kuna Zentro
Urrazurrutia kalea, 3, Bilbo 

 

Ekainaren 28an, 12: 00etan, BBK Kuna Zentroan (Bilbo), graduazio-ekitaldia egingo da Bilboko Hezkuntza Fakultateak ematen duen “Unibertsitate aditua tratu ona eta haurren eta nerabeen babesa eskolan eta hezkuntzan” graduatu ondoko ikasleentzat. Diplomak ematera honako hauek joango dira: 

  • Urtza Garay, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa. 
  • Koldo Bilbao, BBK Fundazioko arlo-arduraduna. 
  • Aitor Albizu, Berritzegune Nagusiko koordinatzaile arduraduna. 
  • Naiara San Martín, EDE Fundazioa. 
  • Begoña Ruiz, Bidegintza – gizarte ekimeneko kooperatiba. 

Euskal Herriko Unibertsitatea izan zen haurren tratu txarretan adituak diren langileak prestatu zituen lehen unibertsitatea. Titulua UPV/EHUk, BBK Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak, Bidegintza GEK-k eta EDE Fundazioak diseinatu zuten 2022an. Prestakuntza hori, batez ere, Hezkuntzaren eta Gizarte Hezkuntzaren arloko profesionalei zuzenduta dago; izan ere, ongizateko eta babeseko koordinatzaile gisa jarduteko ezagutzak bereganatuko dituzte. Figura hori adingabearen legean jasota dago, haurren eta nerabeen artean gertatzen diren abusu, tratu txar eta babesgabetasun egoerei aurre egiteko. 

Gainera, titulazio horrekin, haur eta nerabeengan eragiten diren indarkeria motek eragiten dituzten ondorioei erantzun ahal izango diete. Eta adingabeari eragindako inpaktua arintzeko ere lan egingo da, mota guztietako indarkeriari aurre egiteko eta prebenitzeko prebentzio, jarraipen eta detekzio goiztiarreko neurriak garatuz.