Mahai ingurua: Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea?
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/23, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekopol ikertaldeak, EHUgunerekin batera, mahai-inguru bat antolatu du ‘Energia berriztagarriak Euskal Herrian izenburupean. Gatazka edo konponbidea?’ gaiari buruz egon daitezkeen diskurtso eta gogoeta guztiak sintetizatzeko eta helarazteko.
Energia berriztagarriak sustatzeko egunotan Euskal Autonomia Erkidegoan agertzen ari diren proiektu eta planek ezinegona, eztabaida sutsuak eta gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikoa eta ekosoziala ondo pentsatu eta planifikatu beharreko eginkizuna da: azpiegiturak non eta nola ezarri, ahalik eta modu demokratikoenean, osterantzean proiektu osoa oker baitaiteke.
Mahai-inguruan hartuko dute parte:
- Rebeka Gonzalez de Alaiza (Araba Bizirik).
- Pablo Llorente (Sustrai Erakuntza).
- Mikel Otero (EH Bildu).
- Aritz Otxandiano (FAGOR).
- Aitziber Sarobe (Mondragon Unibertsitatea).
- Leire Urkidi (Ekopol-UPV/EHU), moderatzaile gisa.
Sarrera librea izango da eta interpretazio zerbitzua egongo da.
Informazio gehiago www.ekopol.eus webgunean.