euskaraespañol

UPV/EHUk gaitzetsi egiten du Garissako Unibertsitateko atentatu terrorista

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/08

Irudia

UPV/EHUk bere elkartasuna adierazi nahi die Kenyako Garissako Unibertsitatean gertatu diren atentatuetako biktimei eta haien senide, lagun eta lankideei, bai eta kenyar guztiei ere.

Unibertsitatea, gizartea bera bezala, askatasunen gunea da eta izan behar da pentsamendurako zein sinesmenetarako. Horrela, bada, unibertsitateko kideok erabat gaitzesten ditugu oinarrizko eskubide horien kontrako ekintza bortitz guztiak, eta, aldi berean, pertsonen arteko ulermena aldarrikatzen dugu, diren erlijiokoak direlarik, horixe baita herrien elkarbizitza demokratikorako funtsezko printzipioa.

Elkartasun gisa, eta justizia eta elkarbizitza defendatzeko, UPV/EHUk dei egiten die ikasleei, AZPko langileei eta irakasle-ikertzaileei atentatu horien ankerkeria gaitzestera.

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa