euskaraespañol

UPV/EHU, G-9ko VII. Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren txapeldunordea

Sara Erro, Jon Ibeas, Ana Fadrique, Rodrigo Testardini eta Blanca Martín Zuzenbide Fakultateko ikaskideak dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/17

Irudia
Sara Erro, Jon Ibeas, Ana Fadrique, Rodrigo Testardini eta Blanca Martín

Sara Errok, Jon Ibeasek, Ana Fadriquek, Rodrigo Testardinik eta Blanca Martínek, UPV/EHU ordezkatuz, Zaragozan egin den G-9ko VII. Unibertsitate arteko Eztabaida Liga irabazi dute. Zuzenbide Fakultateko bost ikasleak Nafarroako Unibertsitateko kidei gailendu zaizkie.

Aitortza honi (txapeldunordeak izatea) iragan asteazkenena Rodrigo Testardinik G9ko I. Mintzaldi Lehiaketan lortutako txapela gehitu behar zaio. Mintzaldi lehiaketa hori Eztabaida Ligaren harira antolatu zen, hain zuzen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin finalean lehiatzeko, UPV/EHUren taldeak Gaztela-Mantxako eta Extremadurako taldeak kanporatu behar izan zituen. Horiek guztiekin batera Liga horretan aritu dira Illes Balearsko, Errioxako, Oviedoko, Kantabriako eta Zaragozako unibertsitateak (G-9 osatzen duten unibertsitate publikoak). Eztabaida liga horretan kanabisa legalizatu edo ilegal mantentzea defenditu behar izan dute talde desberdinek.

Jose Angel Tamayok, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eta mintzaldietarako  prestatzaileak, emaitza on horiek lortzeko ikasturtean lan asko egin behar izan dutela azpimarratu du.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa