euskaraespañol

Zabaldu da Zientzia Asteko izen-emate epea

Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand eta 56 jarduera atondu dira, tartean, tailerrak, irteerak, erakusketak, lehiaketak eta ikuskizun zientifikoak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/23

Irudia

Datorren astelehenean, urriak 26, goizeko 9:00etan, irekiko da izen-emate epea UPV/EHUren XV. Zientzia Astea dela eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Azaroaren 4etik 8ra bitartean Bilbon egingo da XV. Zientzia Astea, eta azaroaren 5etik 7ra, Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Aurten, gainera, hiru egoitzak aldatu ditugu: Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Donostian, San Telmo Museoan; eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan.  Izen-emateak www.zientzia-astea.org webgunearen bitartez burutu beharko dira ezinbestez.

UPV/EHUren XV. Zientzia Astean, beste urte batez, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzarekin lotuta dauden ekimen ugari burutuko dira hiru euskal hiriburuetan. Hain zuzen ere, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, 3 zientzia-ikuskizun (bat hiriburu bakoitzean) eta hitzaldi bat eskainiko dira, helburu dutenak gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak eraitsiz. Stand zientifikoak bisitatzeko ez da izenik eman behar, baina jardueretan parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da. Jarduera guzti-guztiak doan dira.

Aurten, Zientzia Astera hurbilduko direnek aukera izango dute, beste ekintza askoren artean, industria arloan gaur egun erabiltzen diren robotak hurbiletik ikusteko aukera izango dute, bisitariek beraien oinarri genetikoaren araberako dieta egokiena zein den jakingo dute, edo Bilboko itsasadarrak azken hamarkadetan bizi izandako aldaketak haren uretan nabigatzen ezagutuko dituzte. Estatistika gure eguneroko bizitza hobetzeko nola erabili daitekeen, edo gazta, ardo eta olio dastaketak nola egiten diren ikasiko dugu, gainera.  Horrezaz gain, papiroflexia irudiak eraikiz, kontzeptu eta teorema matematikoak ulertuko ditugu papera tolestuz, eta simulagailuetan tranbiak eta lasterketetako autoak gidatzen saiatuko gara.

Zientzia Club, bakarrizketa zientifikoen bigarren edizioa

Joan den urteko arraskastaren ostean, Zientzia Club bueltan da, gai eta hizlari berriekin. Umorea, musika eta, jakina, zientzia asko, dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. UPV/EHUko adituek eta The Big Van Theory taldeko kideek gai zientifikoak jorratuko dituzte, 10 bat minutuko solasaldietan. Sarrera dohainik da, leku guztiak bete arte.

Zientzia Clubek hiru saio izango ditu: ostegunean, azaroak 5, Vitoria-Gasteizen; ostiralean, azaroak 6, Bilbon; eta, larunbatean, azaroak 7, Donostian. Saioen egitarau osoa hauxe da:

 

 

Vitoria-Gasteiz

Bilbo

Donostia

 

Artium,
Frantzia Kalea, 24

Bizkaia Aretoa, Abandoibarra, 3

Museo San Telmo,
Zuloaga plaza, 1

Azaroak 5

Azaroak 6

Azaroak 7

19:00

Irrintzi Ibarrola

Irrintzi Ibarrola

Irrintzi Ibarrola

19:10

Elena Lazkano /Igor Rodríguez

Joseba Zubia

Maialen Garmendia

19:20

Bittor Rodriguez

Guillermo Quindós

Bittor Rodriguez

19:30

Estíbaliz Apellaniz

Estíbaliz Apellaniz

Gustavo Vargas

19:40

Big Van Theory

Big Van Theory

Big Van Theory

19:50

Inma Hernáez

Jon Torres

César San Juan

20:00

Gustavo Vargas

Miguel Ángel Casado

Elena Lazkano/ Igor Rodríguez

20:10

Ricardo Hueso

Ricardo Hueso

Guillermo Quindós

20:20

César San Juan

Inma Hernáez

Estíbaliz Apellaniz

20:30

Kepa Erdozia

Kepa Erdozia

Jon Torres

20:40

Big Van Theory

Big Van Theory

Big Van Theory