euskaraespañol

UPV/EHUk esker ona adierazi die ikasleen ordezkariei

Ordezkaritza organo desberdinetan erantzukizuna izan duten 29 titulatu berri omendu ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/21

Irudia

UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoretzak antolatutako ekitaldiarekin azpimarratu nahi izan da ordezkaritza eta partaidetza organoek duten garrantzia, horien artean, besteak beste, Ikasleen Kontseilua, ikastegietako batzarrak, batzordeak edo ikasle ordezkaritzak.

Halaber, eskertu gura izan da zereginari lagun horiek guztiek eskaini dioten denbora eta ahalegina. "Ikasleen ordezkariei egindako aitortza honek gure Unibertsitatearen alde eskuzabalki egindako lan guzti horri balioa adierazi nahi du", adierazi du Maite Zelaia, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak.

Aitortza jaso duten ikasleak: Gorka Maiztegi, Goiatz Irazabal, Adrian Nuñez, Alex Abuin Yepes, Eva Audicana Aznar, Athena Lizarralde Berdeal, Silvia Calurano Rico, Sandra Tejedor, Maitane Luna Vizcaino, Laura Maria Fernandez Tamayo, Ana Fadrique Blanco, Teresa Knoerr Gomeza, Asier Rufo Gaztelumendi, Sergio Rodriguez Acosta, Iñaki Gurruchaga Zapirain, Antxon Vega Fernández, Itziar Usabiaga Arriola, Aida Santos Martin, Javier Arzuaga Mendez, Erik Urutxurtu Laureano, Francisco Sánchez, Carlos Lago, Nerea Salcedo Nuñez, Guillen Oarbeascoa Rayuela, Arantxa Echenique Santisteban, Joaquin Solorzano Clavo, Pello Murueta, Markel San Salvador Miangolarra, Joseba Egia eta Oihane Etxaburu.