euskaraespañol

Ingeniaritza ikasleak, Urretxindorra Ikastolako obretan

UPV/EHUko Ingeniaritza Zibilak bisita egin dio Viuda de Sainz Bilboko ikastetxean egiten ari diren lanari

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/18

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko 2. mailako ikasleek bisita egin diote Bilboko San Adrian auzoan Urretxindorra ikastolaren handitze lanari. Viuda De Sainz enpresak dihardu eginkizun honetan, joan den otsailaren geroztiz. Arquitektura Arruti Arquitectosek eta BAT Arquitektura estudioek egin dute proiektua.

Lan hauetan eraikin berri bat egingo dute, ikasgelategi bat, hain zuzen ere, eta horrela Urretxindorra ikastolak Miribillako eta San Adriango auzoko eskola premiei erantzun ahal izango die, emandako biztanleriaren hazkundearen ondorioz. Berez, lanek hirugarren taldea ikasturtez gehitzea ekarriko dute, eta berau osatuz joango da, mailaz maila, Lehen Hezkunzaren bigarren ziklotik aurrera.

Aukeratu den eraikuntza-metodoak, zeinek betearaztean arintasun eta segurtasun handiagoa ematen duen, Euskal Herriko Unibertsitatearen jakingura erakutsi du eraikuntza lana bisitatzeagatik

Kirol anitzeko gunea, ikasgelategiaren azpian

Partzela bera ahalik eta gehien betetzeko, erabaki da eraikinaren behealdea erabat aske uztea, kirol anitzeko pista bat barne hartzeko, ikasgelategi eraikina gainean utziz. Honek ohikoa ez den egitura-irtenbide bat eskatu du, non ikasgelategiaren eraikinaren azpian ez dagoen ezein soporterik; era horretan 44 X 22 metroko area libre uzten da eta hau ikasleentzako proiektu interesgarri eta erakargarri bihurtzen da, zalantzarik gabe.

Honako hau zertza-eraikuntza metaliko indartsu baten bidez konpontzen da,(barra zuzenen egiturak dira hauek, euren artean hirukiak eta piramideak osatzen dituzten korapiloz elkarri lotuak)  zeintzuk zertza hauek 22 metro argiz eta 5,5 metroko tartea kokatuta dauden. Lotura hauek guztiak torlojuz lotuta daude, mekano bat balitz bezala.

Bilakaera demografikoa

Luzapen honek ederki ondo erantzungo dio ikastolaren eragin gunearen bilakaera demografikoari, Miribilla eta San Adrian auzoetan, eta ondorioz, haurtzaindegi garaian eskolaratuko diren gero eta haur eskaera handiari.

Ikasgelategi eraikin berria eratzea 2017 urtearen hasieran amaituko da eta lehen hezkuntzari zuzendutako ikasgelak jasotzeaz gain, etorkizunean berregiturako diren instalakuntza zaharreko behin-behineko gelak ere bilduko ditu. Guztira eraikinak 18 ikasgela izango ditu, eta baita areto nagusia, antzerki gela, musika gela eta plastika gela ere.

Horreza gainera, ikasgelategiaren eraikin estalkia jolasgune, ortu eta baratze gune ere izango da. Honek haurrentzako zuzendutako gunea handidagotzea dakar, gaur egungo azaleraz dagokionez.