euskaraespañol

Ingeniaritzako ikasleek trasatlantikoen itsas terminala bisitatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/28

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniaritza zibileko hirugarren eta laugarren mailako 70 ikasle inguruk Bilboko Portuko Agintaritzak, Giroa eta Vda. De Sainzen artean sortutako aldi baterako enpresa elkartearen bitartez Getxon eraikitzen ari den transatlantikoen itsas terminal berria bisitatu du.Instalazio hauek denboraldi honetan egongo dira martxan eta dagoeneko beirazko fatxada amaitzen ari dira. Bilboko Portuko Agintaritzako eraikuntza departamentuko arduraduna den José Luis García Mochalesek, itsas terminaleko arkitektua den Pablo Estefaníak, eta Vda. De Sainzeko langileek, ingeniaritza mekanikoko irakaslea den Jesus Mª Romerarekin batera etorritako unibertsitateko ikasleei, proiektuaren nondik norakoak eta beronen funtzionalitatea eta berrikuntza azaldu dizkie.