euskaraespañol

Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu etsaminen aldian

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/22

Irudia

UPV/EHUren Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Irakasleen atala, Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz) eta aretook zabaltzeko datak bat etorriko dira etsaminen aldiarekin. Aretook zabaltzeko datak bat etorriko dira etsaminen aldiarekin Zehazkiago, lehendabiziko tarte hau 2017ko urtarrilaren 7an hasi eta 27an amaituko da (biak barne).

Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera, 21.00etatik 24.00ak arte.
- Larunbat eta igandeetan, 9.00etatik 24.00etara.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia,  astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.