euskaraespañol

4.0 teknologia aeronautikoetako doktoreei prestakuntza emateko hitzarmena

Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak, CTAk eta Aernnovak Arabako enpresek dituzten beharrizanei erantzun nahi diete

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28

Irudia

Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Teknologia Aeronautikoen Zentroak (CTA), Aernnova Aerospacek sinatu dute elkarlanerako hitzarmen bat Arabako industria enpresen lehiakortasuna hobetzearren, zeinaren bidez laguntzak emango diren doktore tesiak egiteko, egitura aeronautikoen fabrikaziorako teknologia aurreratuak garatzea xede izango dutenak, hain zuzen.

Badago beharrizan bat punta-puntako jakintza teknologikoa sortzeko Fabrikazio Aurreratua - Industria 4.0 kontzeptu berria Arabako aeronautika industrian aplikatzeko, eta hitzarmen honen bidez erantzun nahi zaio horri; CTAk ere beharrizana du kualifikazio oso handiko profesionalak edukitzeko, doktore mailakoak, eta horri ere indarra eman nahi zaio zentro teknologiko horren eta Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolarekiko elkarlanaren bitartez.

Elkarlan hau, hasiera batean, 2017 eta 2018rako aurreikusi da eta lanabes adimendunetarako sentsoreen kontrol aurreratu eta komunikazioko teknikoen garapena izango du ardatz sektore aeronautikorako aplikazioetan. Horretarako, parte hartzaileek berek sortutako jakintza izango da baliabidea, bai eta Unibertsitate Eskolaren Kontrol Aurreratuko Taldearen ekarpena ere; talde hori sistema ez-linealen modelatze, simulazio, monitorizazio eta kontrolean baitago espezializatua, arlo horretako hainbat doktore tesi zuzendu duelarik.