euskaraespañol

Sinposioa: Nazionalizazioa eta indarkeria politikoa gaur egungo Euskal Herrian

Noiz eta non

Noiztik: 2018/07/05 Noiz arte: 2018/07/06, 10:30 - 14:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Uztailaren 5 eta 6an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Elurreta eraikineko ekitaldi aretoan, egingo da Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren XXIV. Sinposioa, ‘Nazionalizazioa eta indarkeria politikoa gaur egungo Euskal Herrian. Berrikuntzak eta begirada gonbaratuak’ tituluaz.

Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren XXIV. Sinposioa UPV/EHUren udako ikastaroen barruan burutuko da, era guztietako indarkeria politikoa eta berori eutsi dioten narratibak jorratzen dituen VIOPOL taldeak egindako ikerketen emaitzak argitara eman asmoz. Edizio honetan aukeratu den formatuaren bidez, talde kideak eta gonbidatu bat eseriko dira mahai baten bueltan, guztien artean jakintzaren aurrerapenak azaldu eta eztabaida ditzaten, zein bere testuingurua, konparazioak, kontrasteak eta kritikak eginez.