euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen promozio berria

Giza zientzien hamalaugarren promozioko 39 ikaslek jaso zuten titulua

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/01

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen promozio berria. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.
Arabako Campuseko Esperientzia Gelen promozio berria. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Areto Nagusian izan zen Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamalaugarren promozioko ikasleei, 31 andrazko eta 8 gizonezko, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua izan zen, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; eta mahai burutzan, Igone Martínez de Luna Unanue, Arabako foru diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua; Pedro Elosegi, Arabako Batzar Nagusietako burua; José Félix Aspizua Vital fundazioaren zuzendaria eta Puy Fernández Osés, Esperientzia Geletako zuzendaria izan zituen.