euskaraespañol

‘Eusle’ proiektuaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/03/13, 12:00 - 00:00

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza)
Juan Ibañez de Santo Domingo 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, martxoak 13, 12:00etan UPV/EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntzako eraikineko 2M mintegian), Aktibatu proiektuaren baitan, Eusle metodologia aurkeztuko da. UPV/EHUn euskararen erabilera sustatzeko jarri da abian Aktibatu proiektua. Ekimen horren helburu nagusia euskal hiztun aktiboak sortzea da. Proiektu honen bidez, unibertsitateko eremu guztietan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira.

Testuinguru egoki horiek sortzeko hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak bultzatu behar dira, eta Eusle metodologia horretarako tresna egokia dela frogatu dute zenbait ikerketek. Metodologiaren nondik norakoak Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak eta UPV/EHUko Pello Jauregi ‘Aldahitz’ ikerketa proiektuaren zuzendariak azalduko dituzte.