Prentsaurrekoa: Udaberriko XX. Lasterketaren aurkezpena
Noiz eta non
2024/03/07, 12:00
Kokapena
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, martxoaren 7an, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XX. Lasterketaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan.
Lasterketaren aurkezpen-ekitaldian parte hartuko dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren errektoreorde Agustin Erkiziak; Lasterketako zuzendari eta Donostiarrak Kirol Klubaren kide Javier Fuentesek; eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren Ikasleen, Mugikortasunaren eta Kirolen arloko zuzendari Errapel Ibarlozak.
Ekitaldian zehar 1 zenbakia duen dortsala emango zaio, emakumezkoetan Gema Paya kazetari, blogari eta runnerrari eta gizonezkoetan Jaume Leiva atletari. Biek parte hartuko dute ekitaldian bideo-dei bidez. Aurten ere UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa da. Edizio honetan 0 dortsala banatuko zaion proiektu solidarioa eta ekarpen ekonomikoa Zaporeak elkartea da, Greziako Lesbosko errefuxiatu-esparruetan dauden pertsonei janari-errazioak eskaintzen dizkiena. Helena Ruiz de Azuak dortsala jasoko du.
UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 17an, igandean, egingo da, 10:00etan, UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu, ibilbide homologatu baten gainean.