euskaraespañol

Ibilbidea bizikletaz

Noiz eta non

2022/09/21, 11:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, asteazkenean, hilaren 21ean, 11:00etan, IBILBIDEA BIZIKLETAZ (UPV/EHUko kideei zuzenduta) jarduera egingo da. Irteera Ignacio Mª Barriola zentrotik izango da (Elkartzeko ordua: 10:45).

Bizikletaz gidatutako ibilbidea hirian zehar. Ezagutu gure bidegorriak. UPV/EHUk bi gida eta bizikletak jartzen ditu (8 bizikleta, elektrikoren bat). Zure bizikletarekin ere parte har dezakezu.

Ibilbidea egiteko, gomendagarria da aldez aurretik izena ematea Kirol Zerbitzuaren aplikazioaren bidez. Hala ere, azken orduan animatzen bazara, Ignacio Maria Barriola zentrora hurbildu eta jarduerarekin bat egin dezakezu.

Jarduerarako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu. Parte hartzera animatzeagatik UPV/EHUko izerditakoa oparituko dizuegu.

Izen-ematea irailaren 5etik 20ra. Plazak mugatuak dira.

Izen-ematea: 8 Bizikleta

Izen-ematea: Bizikleta propioa