euskaraespañol

Tailerra. Berdinen arteko Tutoretzaren ehun ikasle biltzen dira elkar banatzeko esperientziak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/08, 10:00 - 00:00

Kokapena

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia
Berdinen arteko Tutoretza, UPV/EHUko programa goiko mailetako ikasleek ikasle berriei laguntzeko

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 8, 10:00etatik 14:00etara, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Berdinen arteko Tutoretza tailerra egingo du UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzako Ikasleen Zuzendaritzak. Tailerrean hiru campuseko 100 ikaslek parte hartuko dute. Helburua da tutore diren ikasleen artean esperientzia eta erronkak elkar banatzea, eta ikasleen parte hartze aktiboa sustatzea.

2016/17 ikasturtean, programan bederatzi fakultatetako lehen mailako 3.015 ikaslek mentorizazioaren onura jaso zuten 101 ikasle tutoreren bitartez. Montse Maritxalarrek, Ikasleen zuzendariak, esan duen bezala, “Berdinen arteko Tutoretza programaren bitartez, goragoko mailetako ikasle talde batek ikasle berriei laguntzen die unibertsitateko bizitzara moldatzen, hala arlo akademiko eta sozialean nola pertsonalean, goragoko mailetako ikaskideen esperientziaz baliaturik”.