euskaraespañol

Barne turismoa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/08/23

Irudia

NON: Santa Katalinako lorategi botanikoa. NOIZ: 2021eko abuztuaren 12an. NORK: Nuria González.

 

Tokiak izena zor dio Santa Katalinari eskainitako ermitari, jatorrizko dorretxearen ondoan baselizari, XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran eraikitakoari. Ondoren, komentu bihurtua, Agustindar monjeek populatu zuten, eliza, klaustroa (dorreko antzinako arma patioa) eta kapitulu aretoa eraiki zituztenak.

1835ean, monjeek barrutia utzi behar izan zuten desamortizazioen ondorioz, eta 1836an su eman zioten lehenengo gerra karlistan. Harez gero, abandonuan geratu zen 1999an Iruña Okako Udalak erosi zuen arte.

Gaur egun, Santa Katalinak hainbat eremu klimatikotatik etorritako hainbat espezie botanikori ematen die babesa eta helmuga interesgarria bihurtu da, bisitaldi turistiko baterako, urteko edozein sasoitan.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus