euskaraespañol

Jardunaldia

ETEen belaunaldi aniztasunaren kudeaketa aztertuko da jardunaldi batean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/22, 09:30

Kokapena

Bilboko Merkataritza Ganbera
Alameda de Recalde 50. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren asteazkenean, azaroak 22, 9: 30etik 11: 00etara, Bilboko Merkataritza Ganberak (Kontsulatu aretoan) "Antolaketa-kultura - hainbat belaunaldiren bizikidetza eta horien beharrak gaur egungo enpresa-testuinguruan" saioa hartuko du. Topaketa hori Pertsonen Arloko arduradunei eta ETEen kudeatzaileei zuzenduta dago, eta aurrez aurre nahiz online jarraitu ahal izango da.

Topaketa UPV/EHUko Familia Enpresen Katedrak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Merkataritza Ganberaren laguntzarekin antolatutako "Talentua; Bizkaiko ETEaren etorkizuneko erronka eta apustua" zikloaren barruan kokatzen da. Hitzaldi-ziklo honen helburua Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen artean talentuaren kudeaketa hobetzen laguntzea da.

Sarbidea doakoa da, aldez aurretik izena emanda.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

https://www.camarabilbao.com/event/cultura-organizacional-convivencia-diferentes-generaciones-necesidades-actual/