Contenidos

Ingurumen-zarataren eta haurren osasunaren gaineko azterketa, lo-ohiturak eta kortisol-maila ardatz hartuta

Doctorando/a:
Ane Arregi Otxotorena
Año:
2024
Universidad:
Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Personas encargadas de la dirección:
Nerea Lertxundi Iribar eta Oscar Vegas Moreno
Descripción:

Ingurumen-zarata nonahi dago hiri-guneetan eta osasun publikorako arrisku-faktore garrantzitsua da. Haur eta nerabeak talde zaurgarriak badira ere, oro har, gutxi ikertuak izan dira eta ondorioz, azpipopulazio horren artean gaiari buruzko ebidentzia mugatua da. Hori kontuan hartuta, tesi honen helburu nagusia izan da ingurumen-zaratak giza osasunean duen eraginaren inguruan ebidentzia sortzea, haurretan arreta jarrita. Horretarako, hainbat ikerketa egin dira INMA eta ATHLETE proiektuen datuak erabilita. Lehen argitalpenaren helburua izan zen ingurumen-zaratarekiko esposizioak haurren lo-ohituretan duen eragina ikertzea. Bigarren azterketan, identifikatu nahi izan ziren ileko kortisol-mailan eragiten duten faktoreak, 11 urteko haurren datuak erabilita. Hirugarren ikerketan ingurumen-zarata eta kortisol-mailaren arteko erlazioa aztertu zen. Laugarren eta azken ikerketaren helburua izan zen ebidentzia biltzea honako gaiaren gainean: ingurumen-zaratak eragindako estres kronikoak, hantura kronikoak eta estres oxidatiboak osasunean zein eragin duen. Emaitzen arabera, INMA-Gipuzkoako haurren % 60k 55 dB baino gehiagoko zarata-maila jasaten dute, eta ez dago ezberdintasun sozioekonomikorik zarata-esposizioari dagokionez. Ez zen erlazio esanguratsurik aurkitu ingurumen-zarata eta haurren lo-ohituren artean. Emaitzak antzekoak izan ziren ingurumen-zarata eta 8 urteko haurren kortisol-mailaren arteko erlazioari dagokionez. 11 urteko mutilen kasuan, ordea, ingurumen-zaratarekiko esposizio handiagoa ileko kortisol-maila txikiagoarekin erlazionatu zen. Ikerketa epidemiologiko gehiago behar dira ingurumen-zarataren eta haurren osasun-emaitzen arteko lotura konplexua hobeto ulertzeko.

Enlace con información adicional:
Mención:
Doctorado internacional