Titulo - Profesorado

Profesorado

Contenido de XSL

NERE AMENABAR PERURENA

Área de conocimiento
Didáctica y Organización Escolar
Departamento
Didáctica y Organización Escolar
Centro
Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
Correo electrónico
nere.amenabar@ehu.eus

Gizarte eta Informazioa Zientzietan Lizentziatua 1997ean UPV/EHUn, azken urtea Universià degli Studi di Urbino (Italia) eginik. Orduztik UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan irakasle lanetan zein ikertzaile lanetan aritu naiz, tarteko 4 urtetan ezik. 2013.urtean Doktore titulua eskuratu nuen unibertsitate honetan bertan. Nire tesiaren gaia Renoko (Nevada, AEB) Unibertsitatean eskaintzen dituen online kurtsoen analisia egitea izan zen, bereziki ikasleen iritzian oinarrituz eta luzetarako azterketa bat eginez.

Renoko Unibertsitatean lan egiteko aukera paregabea ere izan dut hamar urtez. Bertan unibertsitate honek eskaintzen dituen online ikastaroen antolaketa, kudeaketa eta aholkularitza pedadgogikoa burutu nuen Independent Learning eta CBS sailetan.

Azken urteotan ikerketa proiektu desberdinetan aritu naiz. Bat aipatu beharko banu 2013an hasitako Estudio educativo sobre anomia digital proiektua aipatuko nuke, bukatu berri duguna eta ni neu ikertzaile nagusia izan naizena.

Aldizkari zientifikoetan artikulu desberdinak argitaratu ditugu azken urte hauetan, ingeleraz, italieraz, euskaraz eta gazteleraz. Eta horrez gain, biltzar desberdinetan komunikazio anitz aurkeztu ditugu, nazio zein nazioarte mailan.

Kudeaketari dagokionez ere, 2007-09 urte bitartean Donostiako Irakasleen Eskolako Campus Virtual Birtualeko koordinatzaile lanetan aritu naiz. Bestalde, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko Mugikortasun Dekanordea naiz 2017ko otsailaz geroztik