Ruta de navegación

Contenido de XSL

Norma y Uso de la Lengua Vasca25039

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería. Sección Gipuzkoa
Titulación
Grado en Enfermería
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25039

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2020
P. de Aula2035
P. Ordenador2035

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

ESTA ASIGNATURA SE IMPARTE EN EUSKARA.



Euskararen arauak eta erabilerak ezagutzea ezinbestekoa da osasun-alorreko jardunean. Osasun-arloko profesionalek arauak ezagutu behar dituzte egoera formaletan euskara estandar egokia eta zuzena erabili behar dutelako, eta erabilerak osasunaren profesionalek, eta haien artean Erizainek, askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar dietelako beren ohiko zereginetan: pazienteekin ari diren egoeretan, osasun-erakundeen kudeaketan, alorreko profesionalekin dituzten harremanetan eta, oro har, osasun publikoaren esparruan hiritarrekin lan egiten ari direnean. Izan ere, osasun-alorreko profesionalek gai izan behar dute irakaskuntzan, ikerketan nahiz lan kliniko profesionalean behar dituzten erregistroak erabiltzeko, baina, bestalde, pazienteekin ari direnean, erregistro espezializatu horietatik urrundu eta pazienteen mailara egokitzeko ere gai izan behar dute, bai haiengandik informazioa eskuratzeko orduan, bai gomendioak eskaintzeko orduan. Euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza denez, ezinbestekoa da normalizazio prozesuan ezartzen ari diren arauak ezagutzea eta erregistro espezializatuak menderatzea. Hori dena dela eta, Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaian Euskaltzaindiaren arauak lantzen dira eta, horiekin batera, etorkizuneko erizainek alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero, ahozkoak zein idatzizkoak eta espezializazio maila desberdinetakoak.



Arauekin eta erabilerekin lotutako behar horiek islatuta daude Erizaintza Graduko ikasketa-planean (titulazioan) zehaztutako hainbat gaitasunetan:



G02. Pertsonei, familiei edo taldeei zuzendutako erizaintza-zainketak planifikatzea eta ematea, osasun-emaitzetara bideratuta eta eragina ebaluatuz praktika kliniko eta asistentzialen giden bitartez.

G05. Pertsonei, familiei edo taldeei zuzenduriko zainketa-sistemak diseinatzea, horien eragina ebaluatuz eta beharrezko aldaketak ezarriz.

G06. Erizaintzaren esku-hartzea ebidentzia zientifikoan eta eskuragarri dauden iturrietan oinarritzea.

G011. Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin komunikazio eraginkorra ezartzea eta osasunerako hezkuntza sustatzea.

G014. Ebaluazio mekanismoak ezartzea, alderdi zientifiko-teknikoak eta kalitatezkoak kontuan hartuz.



EAE irakasgaian lantzen diren zenbait gaitasun eta eduki teoriko-praktiko neurri batean gainezarri egiten dira beste irakasgai batzuen edukiekin, edo osatu egiten dituzte. Hala nola, informazio-bilaketak, bibliografia-erreferentziak, informazioaren sintesia, datuen antolakuntza eta aurkezpena, ebidentzia zientifikoak eta irakurketa kritikoa lantzen dira lehen mailan eskaintzen den Informazio-sistema eta Datuen Analisia irakasgaian; zainketa-prozesuko metodologia zientifikoa, eta zainketarako planen diseinua lantzen dira bigarren mailan ematen den Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak irakasgaian; erabiltzaile, familia eta taldeekin izan beharreko komunikazio eraginkorra lantzen da bigarren mailan ematen den Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan irakasgaian; ikerketa zientifikoaren kontzeptua lantzen da hirugarren mailan ematen den Erizaintzako Proiektuak Egitea hautazko irakasgaian.



EAE irakasgaian berariaz lantzen dira euskarak Euskal Osasun Sisteman duen rola eta osasun-alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoa. Euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dute osasun-alorreko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik espero den bezala, euskararen erregistro formalak, ahoz zein idatziz, zuzen eta era egokian erabiltzeko gauza behar dute izan osasun-alorreko profesionalek. Horrek lotura du garai berean lantzen den Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa (KE) irakasgaiarekin. KE irakasgaian berariaz lantzen da profesionalek aurre egin beharreko komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna.



Horrez gain, irakasgaiak berariazko lotura du Erizaintzako Graduak dituen lau zeharkako gaitasunekin:



- Idatzizko komunikazio eraginkorra.

- Ahozko komunikazio eraginkorra.

- Ahalmen kritikoarekin, datu garrantzitsuak biltzea eta interpretatzea.

- Taldeko lana.



Azkenik, begi-bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Hala, berariaz zehaztuta daude Erizaintzako ikasketa- planean lan horri eskainitako atalean.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Idatzizko eta ahozko testu akademikoak egokiro sortzeko eta itzultzeko beharrezko gaitasunak eta trebetasunak garatu nahi dira irakasgaian.



Hauexek dira jomugan diren gaitasunak:



1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan. (% 10)

2. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoa sintetizatzea, azaltzea eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan. (% 80)

3. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan

sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan. (% 10)

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EDUKI TEORIKOAK



1. Hizkuntza komunikazio-prozesuan

1.1. Hizkuntza-sistema eta erabilera

1.2. Estandarizazioa

1.3. Testuinguruaren kudeaketa testuan: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.4. Testuen berrikustapena



2. Testuak komunikazio-prozesuan

2.1. Informazioaren antolakuntza esaldian eta testuan

2.2. Testualtasuna: koherentzia, konexioa, kohesioa eta enuntziazioaren ardura



3. Euskara estandarraren arauak

3.1. Euskaltzaindiaren arauak

3.2. Izen elkartuen osaera eta idazkera



4. Kontsulta-baliabideak





EDUKI PRAKTIKOAK



Irakasgaiaren alderdi praktikoan zazpi praktika egingo ditugu eta hiru helburu nagusi izango ditugu.



1. helburua: kontsulta-baliabideak ezagutzea eta ematen duten informazioa kritikoki iragaztea.

1. praktika. Ibilbide bat egitea zenbait kontsulta-gunetan zehar.



2. helburua: testuak sortzea eta berrikustea hiru testu-genero erabilita: aurkezpen-gutuna, gogoeta-testua eta dibulgazio-testua.

2. praktika. Aurkezpen-gutuna

3. praktika. Gogoeta-testua zuzentzea

4. praktika. Testu-sorkuntza

6. praktika. Testua zuzentzea



3. helburua: ahozko aurkezpenak lantzea eta ahozko aurkezpenak egitea.

5. praktika. Sortutako testuari dagokion ahozko aurkezpena prestatzea eta egitea.

7. praktika. Zuzendutako elementuak eta zuzentzeko arrazoiak ahoz aurkeztea.

MetodologíaAlternar navegación

1. Ordenagailu-praktikak

Ordenagailu gelan 7 praktika egingo ditugu, hiru proiektu praktikotan antolatuta. Praktika horiek taldean egingo dituzte ikasleek. Praktikak egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo dizkie emaitzak hobetzen joateko. Proiektu praktiko bakoitzaren bukaeran txosten bat aurkeztu beharko dute irakaslearen jarraibideen arabera.



2. Eduki teorikoak

Eduki teorikoak jarduera praktikoekin lotuta egongo dira. Eduki teorikoak jarduera horiek egokiro egiteko aplikatu beharko dira.



3. Eskolatik kanpoko lanak

Zenbait jarduera eskolatik kanpo osatu beharko dituzte ikasleek: ariketak, irakurgaiak, proiektuetan garatuz doazen lanak, ahozko aurkezpenen saioak eta abar.



4. Tutoretzak

Komenigarria da ikasleek tutoretzak erabiltzea irakasleekin aurrera daramatzaten lanetan dituzten oztopoez eta aztertzen dituzten aukerez hitz egiteko eta argibideak bilatzeko.



5. eGela plataforma

eGela plataforma erabiliko dugu errazagoa izan dadin irakasgaiaren antolakuntza, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa, eta irakasgaiaren jarraipena.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba tipo test (%): 15
    • Defensa oral (%): 25
    • Trabajos individuales (%): 15
    • Praktiketako txostena (%): 45

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasgai honek ebaluazio jarraitua izango du.



Ebaluazio jarraituan hiru elementu hartuko dira kontuan:



- Ordenagailu-praktiketako txostena (% 45)

- Ahozko aurkezpenak (% 25)

- Bi bakarkako proba: testa eta testu-sorrera (% 30)



Irakasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzen duen ikasleak ez du azken ebaluazioko azterketarik egin beharrik izango.



* Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek, edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek azken ebaluazioko azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasleari, ikasgaia amaitu baino hilabete lehenago. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



* Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.



OHIKO DEIALDIKO AZTERKETA



Ohiko deialdiko azterketa ordenagailu-gelan egingo da. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozkoan erabiliko diren diapositibak azterketa baino bi egun lehenago igo beharko dira eGelara, eta azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Lan esperimental bat azaldu beharko dute.

Hona hemen proba desberdinen balioa:



1. Testa (% 30)

2. Testu-sorkuntza (% 30)

3. Ahozko aurkezpeneko diapositibak (% 15)

4. Ahozko aurkezpena (% 25)

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ezohiko deialdian irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da.



Azterketa ordenagailu-gelan egingo da. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozkoan erabiliko diren diapositibak azterketa baino bi egun lehenago igo beharko dira egelara, eta azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Lan esperimental bat azaldu beharko dute. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte.



Hona hemen proba desberdinen balioa:



1. Testa (% 30)

2. Testu-sorkuntza (% 30)

3. Ahozko aurkezpeneko diapositibak (% 15)

4. Ahozko aurkezpena (% 25)

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleak eGelan eskuragarri jarritako apunteak, artikuluak, ariketak eta abar, eta ikasleak berak lanak egiteko beharko dituen baliabideak (hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak eta abar). Irakasleak eGelan jarriko ditu material horiek, astean-astean. Horrez gain, Egunerokoa izango du eskuragarri ikasleak eGelan, eskolaz eskola landutakoaren jarraipena egin dezan.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EUSKALTZAINDIA (2018): Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa &task=sarrera&Itemid=1161

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010): PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

HAMILTON, H.E. eta WEN-YING,S. CH (arg.) (2014): The Routledge Handbook of Language and Health Communication. Routledge: Londres eta New York

SERÉS, E., ROSIH, L., BOSCH, F (koord.) (2010): Presentaciones orales en biomedicina. Aspectos a tener en cuenta para mejorar la comunicación. Cuadernos de la Fundación Dr. Esteve no 20. Bartzelona



Bibliografía de profundización

ALBERDI, X. eta SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua
ALBERDI, A. (2008): Oinarrizko Gramatika. Donostia: Elkar/Ikastolen Elkartea
EUSKALTZAINDIA: EGLU gramatikak. https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak/gramatika/eglu-dokumentuak
GARCIA, J. (2001): "Nominalizazioa itzulpen teknikoan". Ekaia 14: 99-115
GARZIA, J. (2008): Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Irun: Alberdania GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998): La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje ciéntífico. Bartzelona: Ed. Península
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2005): El lenguaje de las ciencias. Madril: Ed. Gredos
MAKAZAGA, J. M. (1997): "Euskara teknikoa: zenbait hizkuntza errore zuzendu nahian". Ekaia 7: 167-188
MUJIKA, A. (2008): Letra larriak erabiltzeko irizpideak. EIMAren estilo-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43- 573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/letra_larriak.pdf
ODRIOZOLA, J.C. eta ZABALA, I. (1992): Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen-Zerbitzua
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999): Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua
PETRIRENA, P. (2008): Morfosintaxia. EIMAren estilo-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I. (koord.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I.(1998): "Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan". Ekaia 12: 143-166
ZABALA, I. eta J.C. ODRIOZOLA (1992): Idazkera teknikoa. 1-Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZUAZO, K. (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar
ZUAZO, K. (2008): Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Donostia: Elkar

Revistas

Elhuyar. Zientzia eta Teknologia aldizkaria: http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Osagaiz. Osasun-zientzien aldizkaria. UEU: http://www.osagaiz.eus
Osatuberri. Osakidetzaren aldizkaria: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85- pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html
Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción: http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Direcciones web

-Elhuyar: http://zientzia.eus/
-Euskalterm: http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do
-Euskaltzaindia: http://www.euskaltzaindia.eus
-http://www.hiztegia.net/
-Euskara Institutua: https://www.ehu.eus/eu/web/eins
-Kalkoen Behatokia: http://www.ehu.eus/ehg/kalkoak/
-Euskara Zerbitzua: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
-UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza: http://www.ehu.eus/eu/web/euskara - EHULKU aholkularitza-zerbitzua http://www.ehu.eus/ehulku/
-EHULKUren aholkuak: http://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulkuren-aholkuak
-EHUskaratuak: http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
-GAIKA: http://gaika.ehu.eus/eu
-EIMAren estilo-liburua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43- euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
-Garaterm: http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
-Hizkuntza Politika (Eusko Jaurlaritza): http://www.euskara.euskadi.eus
-UZEI: http://www.uzei.eus
-31 eskutik (EIZIE): http://31eskutik.com/
-euskalbar: hiztegi eta corpusak

GruposAlternar navegación

31 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes