Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación en Euskera: Área de la Salud25218

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería. Sección Gipuzkoa
Titulación
Grado en Enfermería
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25218

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2020
P. de Aula2035
P. Ordenador2035

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

ESTA ASIGNATURA SE IMPARTE EN EUSKARA



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira osasun alorreko jardunean. Izan ere, osasunaren profesionalek, eta haien artean Erizainek, askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete beren ohiko zereginetan: pazienteekin ari direnean, osasun-erakundeen kudeaketan, arloko profesionalekin dituzten harremanetan eta, oro har, osasun publikoaren esparruan hiritarrekin lan egiten ari direnean. Izan ere, osasun alorreko profesionalek gai izan behar dute irakaskuntzan, ikerketan nahiz lan kliniko profesionalean behar dituzten erregistroak erabiltzeko, baina, bestalde, pazienteekin ari direnean, erregistro espezializatu horietatik urruntzeko eta pazienteen mailara egokitzeko ere gai izan behar dute, bai haiengandik informazioa eskuratzeko orduan bai gomendioak eskaintzeko orduan. Gaixo edota senideekiko komunikazioa, gainera, maiz gertatzen da osasun-egoera larrietan, eta beraz, sentimenduak eragile nagusi direnez, garrantzi handikoa da gaixoekin egokiro komunikatzea, haien ama-hizkuntza erabiltzea eta komunikazioak dituen alderdi emozionalez eta enpatikoez ongi jabetzea. Osasun alorreko beste profesionalekin komunikatu ahal izateko, aldiz, ezinbestekoa da erregistro espezializatuak menderatzea eta, euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza denez, erregistro horien garapenean ere parte hartu behar dute profesionalok. Hori dena dela-eta, Komunikazioa Euskaraz (KE) irakasgaian etorkizuneko erizainek alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak eta espezializazio maila desberdinetakoak.

Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Erizaintza Graduko ikasketa-planean (titulazioan) zehaztutako hainbat gaitasunetan:

• G02.- Pertsonei, familiei edo taldeei zuzendutako erizaintza zainketak planifikatzea eta ematea, osasun emaitzetara bideratuta eta eragina ebaluatuz praktika kliniko eta asistentzialen giden bitartez.

• G05.- Pertsonei, familiei edo taldeei zuzenduriko zainketa sistemak diseinatzea, horien eragina ebaluatuz eta beharrezko aldaketak ezarriz.

• G06.- Erizaintzaren esku hartzea ebidentzia zientifikoan eta eskuragarri dauden iturrietan oinarritzea.

• G011.- Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin komunikazio eraginkorra ezartzea eta osasunerako hezkuntza sustatzea.

• G014.- Ebaluazio mekanismoak ezartzea, alderdi zientifiko-teknikoak eta kalitatezkoak kontutan hartuz.

KE irakasgaian lantzen diren zenbait gaitasun eta eduki teoriko-praktiko neurri batean gainezartzen dira edo osatu egiten dituzte beste irakasgai batzuen edukiak. Hala nola, informazio-bilaketak, bibliografia-erreferentziak, informazioaren sintesia eta irakurketa kritikoa lantzen dira 1. mailan eskaintzen den Informazio-sisteman eta datuen analisia irakasgaian; zainketa-prozesuko metodologia zientifikoa, eta zainketarako planen diseinua lantzen dira 2. mailan ematen den Erizaintzaren oinarri metodologikoak irakasgaian; erabiltzaileekin, familiekin eta taldeekin komunikazio eraginkorra lantzen da 2. mailan ematen den Harremanak eta komunikazioa zainketetan irakasgaian; ikerketa zientifikoaren kontzeptua lantzen da 3. mailan ematen den Erizaintzako proiektuak egitea hautazko irakasgaian.

Nolanahi ere, KE irakasgaian berariaz lantzen dira profesionalek aurre egin behar dieten komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna, euskarak Euskal Osasun Sisteman duen rola eta osasun alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoa. Euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dute osasun-arloko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, osasun-alorreko profesionalek. Gaitasun hori Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) 3. mailako hautazko irakasgaian neurri handian lantzen da. KE irakasgaian ere lantzen dira hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna. Hartara, EAE irakasgaia egiten ari diren ikasleek areago sakonduko dute testuen ezaugarri horietan eta, EAE aukeratu ez duten ikasleek, aldiz, nahikoa garatuko dituzte beren gaitasunak alor horretan.

Komunikazioa Euskaraz irakasgaiak berariazko lotura du Erizaintzako Graduak dituen lau zeharkako gaitasunekin:

• Idatzizko komunikazio eraginkorra.

• Ahozko komunikazio eraginkorra.

• Ahalmen kritikoarekin, datu garrantzitsuak biltzea eta interpretatzea.

• Taldeko lana.

Azkenik, ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek garrantzia dute ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean. Hartara, berariaz zehaztuta daude Erizaintzako ikasketa-planean lan horri eskainitako atalean.



Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1. Arretaz entzutea espezializazio maila desberdinetako solaskideei (gaixoak, senitartekoak, adituak, legegileak, administrazioa, mundu akademikoko eragileak, eta abar) eta jasotako informazioa egokiro ulertzea (entzuketa arretatsua). (% 5)

2. Informazio eta datu esangarriak biltzea, kritikoki interpretatzea eta sintetizatzea espezializazio maila desberdinetako hartzaileei informazioak eta iritziak helarazteari begira. (% 10)

3. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, espezializazio maila desberdinetako hartzaileekin (gaixoekin, senitartekoekin, hedabideekin eta beste profesionalekin) euskara zuzen eta egokia erabiliz. (% 40)

4. Osasun-arloan ohikoak diren testu-generoen (historia klinikoa, diagnostikoa, ikerketa-artikuluak, testu didaktikoak, osasun-kanpainak, dibulgazio-testuak, …) egitura eta erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideak aztertzea eta erabiltzea, zalantzak argitzeko Interneten eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak erabiliz. (% 40)

5. Euskarak osasunaren munduan duen rola ulertzea eta alor horretako erregistroak (adierazpideak, terminologia, eta abar) garatzeko esparruko profesionalek duten erantzukizunaz jabetzea. (% 5)

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EGITARAU TEORIKOA

1. GAIA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua:

1.1. Testua komunikazio-unitatea

1.2. Testuen kalitate linguistikoa

1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

1.4. Testu orokorrak eta testu espezializatuak

1.5. Ahozko testuak eta idatzizko testuak



2. GAIA: Osasun arloko testuak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak:

2.1. Parametro pragmatikoak eta osasun arloko testuak

2.2. Osasun arloko testuetan maiz agertzen diren zenbait diskurtso-eragiketa

2.3. Osasun arloko testuen azterketa



3. GAIA: Osasun-arloko terminologia eta fraseologia:

3.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia

3.2. Izen elkartuak eta idazkera

3.3. Izen-sintagma espezializatuen egitura

3.4. Aditzen hautapena testu espezializatuetan





EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru helbururen inguruan antolatuta dago.



1. helburua: komunikazioaren oinarriak lantzea: testu administratiboak eta akademikoak.

1. praktika: eskabidea

2. praktika: e-maila



2. helburua: aditu ez direnei zuzendutako ahozko eta idatzizko testuak sortzea: osasun-kanpaina.

3. praktika: gaia eta hartzaileak aukeratzea eta informazioa bilatzea

4. praktika: aurreko praktika ikaskideei azaltzeko diapositibak prestatzea

5. praktika: osasun-kanpainarako diptikoa planifikatzea eta egitea

6. praktika: osasun-kanpainarekin lotutako dibulgazio-hitzaldirako diapositibak prestatzea



3. helburua: aditu direnei zuzendutako ahozko eta idatzizko testuak: zientzia-artikulua.

7. praktika: kongresu baterako ahozko komunikazioa prestatzea





MetodologíaAlternar navegación

METODOLOGIA

1. Ordenagailu-praktikak

Ordenagailuko 7 praktika egingo ditugu, hiru helbururen arabera antolatuta. Praktika horiek bi edo hiru laguneko taldeetan egingo dituzue. Praktikak egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo dizkizue emaitzak hobetzen joateko. Iruzkinak kontuan hartuta, praktika zuzendu egin beharko duzue eta zuzenketak arrazoitu.

2. Eduki teorikoak

Eduki teorikoak jarduera praktikoekin lotuta egongo dira. Jarduera horiek egokiro egiteko aplikatu beharko dira, hain zuzen ere, eduki teorikoak.

3. Eskolatik kanpoko lanak

Zenbait jarduera eskolatik kanpo osatu beharko dituzue: ariketak, irakurgaiak, proiektuetan garatzen zoazten lanak, ahozko aurkezpenen saioak e.a.

4. Tutoretzak

Komenigarria da ikasleek tutoretzak erabiltzea irakasleekin aurrera daramatzaten lanetan aurkitzen dituzten oztopoak eta aztertzen dituzten aukerak hitz egiteko eta argibideak bilatzeko.

5. Egela plataforma

Egela plataforma erabiliko dugu irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasleen arteko komunikazioa, ebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko.





Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba tipo test (%): 15
    • Defensa oral (%): 35
    • Trabajos individuales (%): 15
    • Ordenagailu-praktikak (%): 35

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

EBALUAZIO JARRAITUA:

Ikasgai honek ebaluazio jarraitua izango du. Ebaluazio jarraitua egiten duenak ez du azterketarik egin behar.



Ebaluazio jarraituan hiru elementu hartuko dira kontuan:

• Ordenagailu-praktikak(% 35)

• Ahozko aurkezpenak (% 35)

• Bakarkako lanak eta probak: gelako lanak, testa eta testu-sorrera (% 30)





*Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek, edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasleari, ikasgaia amaitu baino hilabete lehenago. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



*Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.



OHIKO DEIALDIKO AZTERKETA:

Ohiko deialdiko azterketa egin ahal izango dute ebaluazio jarraitua egiteari uko egiten dioten ikasleak.

Ohiko deialdiko azterketa ordenagailu-gelan egingo da. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozkoan erabiliko diren diapositibak azterketa baino bi egun lehenago igo beharko dira egelara, eta azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Lan esperimental bat azaldu beharko dute.

Hona hemen proba desberdinen balioa:

1. Testa (% 30)

2. Testu-sorkuntza (% 30)

3. Ahozko aurkezpeneko diapositibak (% 15)

4. Ahozko aurkezpena (% 25).



Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

BUKAERAKO AZTERKETA (ezohiko deialdia): ezohiko deialdian irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da.

Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozkoan erabiliko diren diapositibak azterketa baino bi egun lehenago igo beharko dira egelara, eta azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Lan esperimental bat azaldu beharko dute. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte.

Hona hemen proba desberdinen balioa:

1. Testa (% 30)

2. Testu-sorkuntza (% 30)

3. Ahozko aurkezpeneko diapositibak (% 15)

4. Ahozko aurkezpena (% 25).





Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak egela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

HAMILTON, H.E. eta WEN-YING,S. CH (ed.) (2014) The Routledge Handbook of Language and Health Communication. Routledge: Londres eta New York

SERÉS, E., ROSIH, L., BOSCH, F (koord.) (2010) Presentaciones orales en biomedicina. Aspectos a tener en cuenta para mejorar la comunicación. Cuadernos de la Fundación Dr. Esteve nº 20. Barcelona

Bibliografía de profundización

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREZEE, H.M.; MIKKELSON, H.; MONZON-STOREY, L. (2015) Introduction to Healthcare for Spanish-speaking Interpreters and Translators. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins Publishing Company
ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua
ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2005) El lenguaje de las ciencias. Gredos. Madrid
ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA; I. (1997) “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminología Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166
ZABALA, I. (2000) “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129
Zabala, I.; San Martin, I.; Lersundi, M.; Azkue, J.J. & Mendizabal, J. (2012) “The Elaboration of Human Anatomy Terminology for the Basque Language: the Contribution of Translators, Linguists and Experts” Terminalia Vol: 6, 15-25
Zabala, I.; San Martin, I.; Lersundi, M. (2013)“La gestión de la variación terminológica en una lengua en proceso de normalización: el caso de la terminología anatómica en euskera” In Angels Llanes, Lirian Astrid Ciro, Lídia Gallego & Rosa Mateu (ed.) Applied Linguistics in the Age of Globalization. Lleida: Edicions i Publicacions de la Universitat de Lleida, 289-294

Revistas

Osagaiz aldizkaria. http://www.osagaiz.eus/
Elhuyar aldizkaria. http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Osatuberri. Osakidetzaren aldizkaria http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html
Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Direcciones web

https://www.euskaltzaindia.eus/
https://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://www.ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskadi.eus/euskalterm/
http://hiztegia.net/

GruposAlternar navegación

31 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes