Ruta de navegación

Contenido de XSL

Drogodependencias y Atención de Enfermería26456

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería. Sección Gipuzkoa
Titulación
Grado en Enfermería
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
26456

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4545
Seminario1545

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Droga kontsumoa presente egon da historian zehar honen erabilera zein interpretazioa aldatuz, fenomeno dinamikoa baita. Adikzioaren historia gizakiarenera lotuta doa, droga klasiko eta berriak egoteaz gain, XX. mendetik aurrera ohiko ekintzekiko adikzioak zehaztu dira; aipatutako guztiek osasuna oztopatu dezaketelarik. Gaur egungo egoerara gerturatu eta menpekotasunak pertsona zein gizartean duen eragina ezagutzeaz gain, adikzioaren eremuan erizaintza zainketak zehaztea du helburu irakasgaiak. Horretarako, menpekotasunaren mekanismoa ulertzea ezinbestekoa da eta baita droga bakoitza zein sustantziarik presente ez dauden portaera adikzioak ere. Pertsonaren kontextu psikosoziala presente edukiz, droga mendekotasunaren arloan ebaluazio multidimentsionala bultzatuko da, erizaintza interbentzioak norabide berdinean bideratuz. Erizaina, adikzio arazoak dituen pertsonaren atentzioan posizio pribilegiatuan dago eta ezagutza zein gaitasun espezifikoen trebakuntza garrantzizkoa da oso kalitatezko arreta bermatzeko.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Irakasgaiko prestakuntza-jarduerak ikaskuntzako zenbait emaitza garatzeko hautatu dira. Irakasgaia landu ostean, bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo, gaitasun hauek erdietsiko dituzte ikasleek:



IRAKASGAIAREN BIDEZ LANDUKO DIREN GAITASUN OROKORRAK



GO.1 Norbanakoen osasun-mailan eragiten duten kanpoko nahiz barneko faktoreen eragina identifikatzea eta aztertzea, komunitate bateko droga-menpekotasun arazo nagusiak identifikatzeko.



GO.2 Egoera bakoitzerako banan-banako erizaintza interbentzioak ezartzea.



GO.3 Dilema etiko zein moralei eta legalei erantzunez erabakiak hartzea eguneroko jardunean.



GO.4 Erizaintzako zainketekin lotutako gaiak gelakideekin taldean lantzea, komunikazioan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboak berezko dituen ohiturak eta gaitasunak garatzeko, osasun-arloan zein arlo horretatik kanpo.







IRAKASGAIAREN BIDEZ LANDUKO DIREN ZEHARKAKO GAITASUNAK



Pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua (ZG.1)



ZG.1 Egoerak zalantzan jartzeko eta erantzunak emateko gaitasuna, informazioari zentzu bat emanez prozesu sortzaile, intuitibo, logiko, analitiko eta abarren bidez, prozesua jarraitua izanik (Snyder, 1993, Alfarok aipatuta, 2017).





Taldeko lana (ZG.2)



ZG.2 Talde laneko gaitasunak helburu komunak lortzeko jarrera pertsonal bat eta besteekiko lankidetza bat eskatzen du, non informazioa trukatzen, erantzukizunak hartzen, sortutako zailtasunak konpontzen, eta taldearen hobekuntza eta garapenerako ekarpenak egiten diren (Torrelles, 2011).

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1- Droga kontsumoaren historia eta kontextualizazioa

2- Mendekotasunaren oinarriak

a. Oinarri fisiologikoak: Sari Sistema

b. Oinarri biologikoak, psikologikoak eta sozialak

3- Droga talde ezberdinak

4- Portaera adikzioak

5- Patologia Duala

6- Mendekotasunaren abordatzea

a. Farmakologikoa

b. Psikosoziala

6- Droga kontsumoarekin erlazionatutako gaixotasun organikoak

7- Erizaintza zainketak

a. Prebentzioa

b. Tratamendu akutua

c. Arrisku eta min gutxitze programak

d. Errehabilitazioa

8- Asistentzia sarea

MetodologíaAlternar navegación

Ikasgelako orduak pentsamendu kritikoko jarduera laburrak egiteko eta problema ugari lantzeko erabiltzen dira. Jarduera horiek programa teorikoarekin tartekatzen dira, eta jarduera bakoitza dagokion gaia lantzean gauzatzen da.



Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 50
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 40
    • Jarrera proaktiboa: ikastorduetan jarrera baikorrarekin aritzea, baita ikastordu guztietan parte hartzea. (%): 10

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditzeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera eamten denaren arabera, irakasleak lehen klase egunean ikaslearen gida azaltzen duenean, zehaztasun handienarekin eta ahalik eta argien, ebaluazioari begira erabiliko diren materialak, baliabideak eta errekurtsoak (teknokologikoak edo beste era batekoak) azalduko ditu.



Aurreko ataletan azaldu den bezala, lau hilabeteko epean egiten diren jarduerak hainbat dira. Beraz, ebaluazioa jarraitua izango da. Jarduera bakoitzeko ehunekoak ondoren zehazten dira.



- Banakako ebaluazio jarraia eta interaktiboa %50

- Taldeka materialak sortzea %40

- Jarrera proaktiboa %10







AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazio hori ahozkoa izango da eta bertan ikasleak gaitasun guztiak gainditu dituela frogatu beharko du.



Ahozko froga %100



Ebaluazio-deialdiari uko egitea:

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Ebaluazio jarraituaren kasuan, Graduko titulu ofizialetako ikasleen Ebaluazioaren Araudi erregulatzaileko 12.2 artikuluan jarritakoaren arabera, azkeneko probaren pisua %40ekoa edo txikiagoa bada, ikasleak deialdiari uko egin ahal izateko klaseak bukatu baino hilabete bat lehenago eskaera egin beharko du. Uko egin ahal izateko ikasleak eskaera irakasgaiaren arduradunari idatziz eman beharko dio.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ohiko deialdian adierazi den gisan egingo da.



Horrela eskatzen duen ikasleari, ohiko deialdian gainditutako gaitasunen emaitza gordeko zaio. Gainera, ohiko deialdian ebaluazio jarraitua egitea aukeratu duten ikasleei, prestakuntza aldian gainditutako lanen emaitza gordeko zaie.



DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ez dago aldez aurretik lortu beharreko materialik.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

- American Psychiatric Association (2014). Manual diagnótico y estadísitco de los trastornos mentales (DSM-5), Ed. Madrid: Editoal Médica Panamericana.



- Haranburu, M. et al. (2014). Psikopatolgia. Bilbo: UPV-EHU.



- Jordan, M. (2019). Manual de planes de cuidado en enfermería psiquiátrica. Barcelona: Elsevier.



- Ortiz de Zárate, A. (2010). Guías de cuidados de enfermería en salud mental. Vol. 1. Patología dual. Editorial Elsevier.



- Rodriguez E. eta Plaza, A. (2016). Manual de enfermería en adicciones a sustancias y patología dual, Ed. España: Díaz de Santos.



- Stuart, G.W. (2013). Principles and Practice of Psychiatric Nursing. St Louis: Elsevier.



- Townsend, M.C. (2011). Fundamentos de enfermería psiquiátrica. México: McGrawHill.



- Womble, D. (2011). Introducción a la enfermería de la salud mental. Barcelona: Lippincott Williams and Wilkins.

Bibliografía de profundización

SAKONTZEKO LITERATURA:
- Biosca, G. y Millán, R. (2014). Diario de un cocainómano. Madrid: Planeta
- Ruiz, G. (2016). Poder contarlo. La lección de la adicción. Ed. Círculo Rojo.

Revistas

- Revista Internacional de Investigación en Adicciones
- Adicciones
- Revista Española de Drogodependencias
- Ekaia: EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
- Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Direcciones web

1) MENDEKOTASUN BEHATOKIAK:
- National Institute on Drug Abuse: https://www.drugabuse.gov/es/informacion-sobre-drogas
- Euskal menpekotasun behatokia: http://www.euskadi.eus/gabia-droga-mendekotasunen-euskal-behatokia
- Espainiar menpekotasun behatokia: https://pnsd.sanidad.gob.es/profesionales/sistemasInformacion

2) ELKARTEAK:
- Espainiako menpekotasunen ikerketarako elkartea: SOCIDROGALCOHOL: https://socidrogalcohol.org/
- Droga erabiltzaile eta arrisku murrizketaren aldeko elkartea: AILAKET: http://www.ailaket.com

3) INFORMAZIO PORTALAK:
- https://www.infodrogas.org/
- https://www.energycontrol.org
- https://www.lasdrogas.info/

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
18-25

09:00-12:00 (1)

19-25

11:00-13:00 (2)

08:00-09:00 (3)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 0.3 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA-SECCION GIPUZKOA (1)
  • AULA 0.3 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA-SECCION GIPUZKOA (2)
  • AULA 0.3 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA-SECCION GIPUZKOA (3)

31 Seminario-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-24

16:00-19:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 1.1 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA-SECCION GIPUZKOA (1)