Ruta de navegación

Contenido de XSL

Norma y Uso de la Lengua Vasca25039

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería
Titulación
Grado en Enfermería
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Castellano
Código
25039

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2030
P. de Aula2030
P. Ordenador2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

NOTA: ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira osasun-arloko jardunean. Izan ere, osasunaren profesionalek, eta haien artean erizainek, askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete beren ohiko zereginetan: gaixoekin ari diren egoeretan, osasun-erakundeen kudeaketan, arloko profesionalekin dituzten harremanetan eta, oro har, osasun publikoaren esparruan hiritarrekin lan egiten ari direnean. Zehazkiago, osasun-alorreko profesionalek gai izan behar dute irakaskuntzan, ikerketan nahiz lan kliniko profesionalean behar dituzten erregistroak erabiltzeko baina, bestalde, gaixoekin ari direnean, erregistro espezializatu horietatik urrundu eta gaixoen mailara egokitzeko ere gai izan behar dute, bai haiengandik informazioa eskuratzeko orduan, eta bai gomendioak eskaintzeko orduan ere. Gaixo edota senideekin komunikatzeko, funtsezkoa da haien ama-hizkuntza erabiltzea eta komunikazioak dituen alderdi emozional eta enpatikoez ongi jabetzea. Osasun-alorreko beste profesionalekin komunikatu ahal izateko, aldiz, ezinbestekoa da erregistro espezializatuak menderatzea eta, euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza delarik, erregistro horien garapenean ere parte hartu behar dute profesionalok.



Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Erizaintza Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor honetan:



- Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin komunikazio eraginkorra ezartzea eta osasunerako hezkuntza sustatzea.



Ildo horretatik, Erizaintzako Graduko bi modulutako gaitasun zenbaitekin du harremana irakasgaiak.



Batetik, Oinarrizko prestakuntza moduluko gaitasun zenbait jorratzen dira irakasgai honetan:



- Osasun-zaintzaren edo osasun-heziketaren komunikazio eraginkorra.

- Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin komunikazio eraginkorra.



Bestetik, Gidaritzapeko Praktikak eta Gradu Amaierako Lana moduluko jardunekin ere harremana du irakasgaiak, bi jarduera horietan (praktika-aldian zein Gradu Amaierako Lanean) funtsezkoa baita komunikazio-gaitasunak eta komunikazio-estrategiak egoki kudeatzea:



- Praktika-aldian asistentzia-komunikazioari dagozkion gaitasunetan trebatu behar du ikasleak

- Gradu Amaierako Lana aurrera eramateko, ikasleek komunikazio akademikoaren moldeak menderatu behar dituzte. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasleek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Hartara, berariaz zehaztuta daude gaitasun horiek Erizaintzako ikasketa-planean lan horri eskainitako atalean.



Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela osasun-arloko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, osasun-alorreko profesionalek. Helburu horrekin, Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaian hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna landuko dira.



Irakasgai horren garapena den Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa (KE) irakasgaian, aldiz, komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna landuko da, euskarak Euskal Osasun Sisteman duen rola eta osasun-alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoan sakonduz. KE irakasgaian, alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak, eta espezializazio maila desberdinetakoak: eskabideak, gutunak, artikulu zientifikoak, kongresuetako ahozko komunikazioak, osasun-kanpainetarako diptikoak, dibulgazio-artikuluak eta hitzaldiak, eta abar.



Komunikazio-gaitasunetan trebatzeko bi irakasgai hauek kurtso eta lauhileko berean eskaintzen dira (3. mailan, 2. lauhilekoan). Hori dela eta, bi irakasgai hauetariko bat hautatu nahi izanez gero, hau da aholkua: euskaraz oinarrizko komunikazioan gaitu nahi izanez gero, izena eman Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaian. Euskaraz egoki komunikatzeko gai izanez gero, izena eman Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa (KE) irakasgaian, aditu gisa euskaraz komunikatzeko gaitasunetan trebatzeko.



Irakasgai biak (EAE eta KE) aurrera eramateko, ikasleek ahozko eta idatzizko euskara ulertzeko eta euskaraz idatziz eta ahoz erraztasunez komunikatzeko gaitasuna izan behar dute.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Testu akademiko idatziak eta ahozkoak egokiro sortzeko eta itzultzeko beharrezko gaitasunak eta trebetasunak garatu nahi ditugu.



Hauexek dira jomugan ditugun gaitasunak:

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan. (% 10)



2. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoa sintetizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan. (% 80)



3. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziko Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan. (% 10)

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EGITARAU TEORIKOA



1. Hizkuntza komunikazio-prozesuan

1.1. Giza hizkuntza. Zer da hizkuntza-gaitasuna?

1.2. Hizkuntza-sistema eta erabilera

1.3. Hizkuntza-aldaerak eta komunikazio-gaitasuna

1.4. Estandarizazioa



2. Testuak komunikazio-prozesuan

2.1. Testua, komunikazio-unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

2.2. Testualtasun-baldintzak: koherentzia, kohesioa, konexioa eta enuntziazioaren kontu-hartzea

2.3. Testuen kalitatea eta berrikuspen-prozesua



3. Euskara estandarraren arauak eta erregistro akademiko-profesionalak

3.1 Euskara batuaren kodifikazioa: Euskaltzaindiaren arauak

3.2. Estandarraren estilo zaindu orokorra: zenbait estilo-gomendio

3.3. Erregistro akademiko-profesionalen zenbait estilo-aukera

3.3.1. Hitz elkartuen idazkera

3.3.2. Izen-sintagma konplexuak



4. Kontsulta-baliabideak



EGITARAU PRAKTIKOA



Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru proiektu praktikoren inguruan antolatuta dago.



I. PROIEKTU PRAKTIKOA. Helburua: testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, bi testu-generoren bitartez.

1. praktika. Ibilbide bat egitea zenbait kontsulta-gunetan zehar.

2. praktika. Iritzi-artikulu bat planifikatzea.

3. praktika. Iritzi-artikulua planifikatzeko erabilitako prozedura ahoz azaltzeko diapositibak prestatzea.

4. praktika. Iritzi-artikulua idaztea.



II. PROIEKTU PRAKTIKOA: Helburua: idatzizko eta ahozko testu didaktikoetako diskurtso-sekuentzia motak (informaziozkoak, narraziozkoa eta instrukziozkoa) bereiztea, egokiro ekoiztea eta testuen berrikuspenerako estrategiak eta baliabideak lantzea.

5. praktika. Bigarren Hezkuntzako ikasleei gai bat era didaktikoan azaltzeko aurkezpena prestatzea.

6. praktika. Ahoz aurkeztutako gaia lantzeko unitate didaktikoaren testu idatzia sortzea.

7. praktika. Ikaskideek 6. praktikan sortutako testua berrikustea.



III. PROIEKTU PRAKTIKOA: (Ikasleak osasun-zentro batean praktikak egiten ari diren bitartean aurrera eramatekoa)

Helburua: osasun-zentroko euskararen erabileraren inguruko gogoeta egitea.

8. praktika: Osasun-zentroaren kokapena mapa soziolinguistikoan.

9. praktika: Euskararen presentzia irudi instituzionalean eta komunikazioan.

10. praktika: Euskararen erabilera kanpo-harremanetan.

11. praktika: Euskararen erabilera barne-harremanetan.

12. praktika: Ahozko aurkepena prestatzea ikaskidei azaltzeko praktiketan ezagututako osasun-zentroaren egoera soziolinguistikoa eta euskararen erabilera.





MetodologíaAlternar navegación

Irakasgaia erdipresentziala da:



- 16-23 asteetan, aurrez aurreko saioak egingo dira.

- 24-29 asteetan, saioak eta jarduerak ez-presentzialak izango dira, online garatuko da irakasgaiaren bigarren aldi hori, ikasleak praktika-aldian diren garaian.

- 30 astean aurrez aurreko ebaluazio-probak egingo dira: 3. ahozko aurkezpena eta test bat.



E-gela plataforma erabiliko da irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasle komunikazioa, autoebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko, baita saio ez-presentzialetako jardueren instrukzioak emateko, lanak irakasleari helarazteko eta irakasleak iruzkinak eta zuzenketak itzultzeko ere.



1. ORDENAGAILU-GELAKO PRAKTIKAK (presentzialak eta ez-presentzialak)

Ordenagailu-gelan edo e-gelaren bitartez (saio ez-presentzialetan) 12 praktika egingo dira, hiru proiektu praktikotan antolatuta. Ordenagailu-gelan egingo diren praktikak taldeka egingo dituzte ikasleek eta e-gelaren bitartez egindako praktika ez-presentzialak, aldiz, banaka. Praktikak egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo dizkie ikasleei, emaitzak hobetzen joateko. I eta II proiektu praktikoen bukaeran txosten indibidual bat aurkeztu beharko du ikasle bakoitzak irakaslearen jarraibideen arabera. Praktika-txosten horien kalifikazioak hartuko dira kontuan ebaluazioan. Saio ez-presentzialetan egingo diren praktikak, aldiz, (III proiektu praktikoa) indibidualak izango dira eta, beraz, zuzenean ebaluatuko dira bukaerako txostenik gabe.



2. EDUKI TEORIKOAK

Eduki teorikoak ataza praktikoekin lotuta egongo dira. Ataza horiek egokiro egiteko aplikatu beharko dira, hain zuzen ere, eduki teorikoak. Ikasleak eduki teorikoez ondo jabetzen doazela egiaztatu ahal izateko, hainbat jarduera egingo dira talde txikitan saio presentzialetan, eta banaka saio ez-presentzialetan e-gelaren bitartez. Ariketa horietako batzuk izango dira gai linguistiko zehatzak eta, bereziki, ikasleek erroreak egin ohi dituzten hizkuntza-baliabide zehatzak lantzeko galdetegiak, e-gelan egingo direnak. Bukaeran, ikasleak eduki linguistiko horietaz egokiro jabetu direla egiaztatzeko, test-azterketa bat egingo da, ebaluazio kuantitatiboaren parte izango dena.



3. TUTORETZAK

Komenigarria da ikasleek tutoretzak erabiltzea irakasleekin aurrera daramatzaten lanetan aurkitzen dituzten oztopoez eta aztertzen dituzten aukerez hitz egiteko eta argibideak bilatzeko. Foro birtualak eta posta elektronikoa ere erabil daitezke zalantzak argitzeko eta taldean ekarpenak egiteko. Posta elektronikoa beste ikasleekin eta irakasgaiaren garapenarekin zerikusi zuzena ez duten kontu pertsonalagoetarako bakarrik erabiltzea gomendatzen da. Ikasle guztiei dagozkien kontuetarako, aldiz, foroak erabiltzea aholkatzen da.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba tipo test (%): 20
    • Trabajos individuales (%): 20
    • Exposición de trabajos, lecturas… (%): 20
    • Portfolio (%): 40

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Lau jarduera mota hartuko dira kontuan:



- Ordenagailu-praktiketako lehenengo bi txostenak (% 30)

- 2. eta 3. ahozko aurkezpenak (% 30)

- Irakasleari aurrez aurreko saioetan eta saio ez-presentzialetan helaraziko zaizkion ariketa indibidualak, osasun-zentro batean praktikak egin bitartean aurrera eramateko hirugarren txostena barne (% 30)

- Bukaerako testa (% 10) (Ezinbestez gainditu behar da irakasgaia gainditzeko)



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGENU:



- Ebaluazio jarraituaren tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke.



- Ahozko aurkezpenak aurrez aurre egin beharrean, ikasleei aukera emango litzaieke bideoa beren kabuz grabatzeko edota aurkezpena BBC bidez egiteko. Bestalde, taldeka egiteko diseinatutako zenbait aurkezpen taldeka edo indibidualki egiteko aukera emango litzaieke.



- Ordenagailu-gelan egiten den "azken proba" ikasleek etxetik egingo lukete Egela erabiliz.



- Osasun-zentroetako praktikak bertan behera utziko balira, praktika horiekin lotutako III. proiektu praktikoa egokituko litzateke.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

EZOHIKO DEIALDIAN irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da.



Azterketa ORDENAGAILU-GELAN egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko.



AHOZKOA ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Alorreko gai bat azaldu beharko dute era didaktikoan. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte azterketa egiten duten ikasleek.



Hona hemen proba desberdinen balioa:

1. Testa (% 20)

2. Itzulpena (% 20)

3. Idazlana (% 30)

4. Ahozko aurkezpena (%30)



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGENU:



Ikasleek probak Fakultateko ordenagailu-gelan egin beharrean, etxetik egingo lituzkete Egelaren bidez Fakultateak finkatutako egun eta ordu berean.



Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ALBERDI, X. eta SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHUko Argitalpen Zerbitzua.



ALBERDI, A. (2008). Oinarrizko Gramatika. Elkar /Ikastolen Elkartea.



CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona.



ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2002). Zientzia eta teknikarako Euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide, UEU.



GARZIA, J. (2008). Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania.



GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998). La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje ciéntífico. Ed. Península.



GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2005). El lenguaje de las ciencias. Ed. Gredos.



MUJIKA, A. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. EIMAren estilo-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/letra_larriak.pdf



KALTZAKORTA, M. (2007). Prosa komunikagarriago egiten zenbait proposamen (I). UEU.



ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.



PETRIRENA, P. (2008). Morfosintaxia. EIMAren estilo-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua.



ZABALA, I. (koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua.



ZABALA, I. eta J.C.ODRIOZOLA (1992). Idazkera teknikoa. 1-Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera, EHUko Argitalpen Zerbitzua.



ZUBIMENDI, R. eta ESNAL, P. (1993). Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.



ZUBIMENDI, J.R. (2004). Ortotipografia. EIMAren estilo-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf

Bibliografía de profundización

GARCIA, J. (1996). "Erlatibizazioa testu teknikoetan", Ekaia 5.

GARCIA, J. (2001). "Nominalizazioa itzulpen teknikoan", Ekaia 14.

MAKAZAGA, J. M. (1997). "Euskara teknikoa: zenbait hizkuntza errore zuzendu nahian", Ekaia 7.

ODRIOZOLA, J.C. (1996). "-ke atzizkia, euskal ikertzailearen tresna anizkoitz", Ekaia 4.

ZABALA, I. (1995). "Aditzen hautapena euskara teknikoan", Ekaia 3.

ZABALA, I. (1998). "Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan", Ekaia 12.

ZABALA, I. (2000). "Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak", Ekaia 13: 105-129.

ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Elkar.

Revistas

Biogaia. (Biological English ¿Cómo lo digo en español? Eta euskaraz?) Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren aldizkaria.
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Cuadernos de la Fundación Dr. Antonio Esteve
http://www.esteve.org/publicaciones/cuadernos/

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Osatuberri. Osakidetzaren aldizkaria
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html

Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418


Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.org/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
http://www.medicinenet.com/medterms-medical-dictionary/article.htm
http://www.euskalnatura.org