Ruta de navegación

Contenido de XSL

Dirección y Gestión de Personas28112

Centro
Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa
Titulación
Doble Grado en Ingeniería Mecánica + Ingeniería Electrónica Industrial y Automática
Curso académico
2023/24
Curso
5
Nº Créditos
6
Idiomas
Castellano
Código
28112

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral3015
P. Ordenador3075

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Ikasgai hau Ingeniaritzako Graduetako hautazko ikasgaien blokean kokatzen da. Ingeniaritza Graduetan titulazioa lortutako ikasleek enpresa industrialetan departamendu ezberdinekin elkarlanean jardungo dute etorkizunean. Berauetako bat Giza Baliabideen departamendua izango da, eta hau dela eta Petsonen Zuzendaritzaren gaian ezagutzak izatea beharrezkoa ikusten da.



Bigarren mailako Ekonomia eta Enpresa Antolakuntza ikasgaiarekin erlazioan, bertan orokorki landutako zenbait gai gehiago landuko dira, Giza Baliabideen kudeaketarekin loturikoak hain zuzen ere. Bertan, enpresa eta lan munduan beharrezkoak izango diren diren ezagutzak osatuko dira, eta Graduko azken urtea izanda aukera garrantzitsua da ezagutzak osatzeko lan munduan sartu aurretik.



Gai honek estrategikoki duen garrantzia ikusita, honako gaiak landuko dira: lan zuzenbidea eta bere oinarriak, lan taldean jardutea, motibazioa, lanpostuen analisia, hautaketa prozesuak eta lidergoa, besteak beste. Guzti hau Ingeniaritza Graduekin eta ikasleen perfilarekin erlazio zuzenean.



Ikasgaiaren izaera teorikoa uneoro modu praktikoan eta dinamikoan landuko da, ikasleari garrantzia eman eta lan taldea garatuko duen metodologia sustatuz.



Ikasgaia, Ingeniaritza Graduetako ikasketen oinarrizko osagarritzat planteatzen da. Horrela, titulazioa lortzen duten ikasleek ezagutza gehiago izango baitituzte lan eta enpresa munduan sartzerako orduan.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

GAITASUNAK:

• Talde-lanean aritzeko gaitasuna; lan-taldean modu eraginkorrean aritzeko gaitasunak garatzea: komunikazioa, enpatia eta negoziazioa.

• Talde-lanean rol ezberdinak jokatzeko gaitasuna.

• Lan-arautegia ulertzeko gaitasuna izatea, bereziki, kontratazioekin zerikusia duena.

• Enpresa-alorrean motibazio-faktoreak ulertzea.

• Postuen balorazio eta azterketa teknikak ulertu, aztertu eta ezartzeko gaitasuna izatea.

• Lidergotza-mota ezberdinak identifikatzeko gaitasuna





IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:



- Erakunde ezberdinetan pertsona/langileak duen garrantziaz jabetzea.

- Lan zuzenbidearen inguruko oinarrizko ezagutzak.

- Motibazioa sustatzeko ekintzan martxan jartzen jakitea.

- Soldata, ordainsari politika eta nominen inguruko ezagutzak izatea.

- Egungo ekonomi beharren ezagutza izatea.

- Lidergo jarrerak garatzea.

- Lanpostuen analisia eta berauen beharrezko perfila zehazten jakitea.

- Curriculum vitae-a egiten jakitea.

- Lan elkarrizketa bati aurre egiteko beharrezko jarrerak garatzea.

- Enpresa eta langilearen psikologiaren arteko erlazioa ulertzea.

- Gai batekiko ikuspuntu kritikoa lantzen jakitea.







Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1.gaia: Giza Baliabideei sarrera.

Empresa munduan Giza Baliabideen gaiak duen garrantzia landuko da, eta beronek azken urteetan izan duen aldaketa eta ikuspuntua jorratuko da.

2.gaia: lan zuzenbidea: oinarrizko lan eskubide eta betebeharrak.

Lan zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira, oinarrizko lan eskubideak eta betebeharrak langile eta enpresariari dagokionez zehaztuta.

3.gaia: ordainsari politika.

Gaiaren inguruko kontzeptu nagusiak landuko dira material teoriko eta praktikoaren bidez.

4.gaia: motibazioa.

Metodologia praktikoago baten bidez, motibazioaren inguruko teoría ezberdinak landuko dira, bere garrantziaz jabetzeko eta berau nola landu jakiteko.

5.gaia: lidergoa.

Lan praktikoak eta material teorikoa konbinatuz lidergoaren gaia landuko da, bere garrantzi, garapen, teoría ezberdin eta beharrezko jarrerak ikusita.

6.gaia: lanpostuen analisia eta balorazioa.

Graduko perfil profesionalekin lotutako lanpostuen analisia jarriko da praktikan, eta honekin loturiko perfil profesionalak zehaztuko dira.

7.gaia: hautaketa prozesua.

Lanpostuen analisiarekin eta balorazioarekin zuzenean lotuta, hautaketa prozesuen puntu garrantzitsuenak jorratuko dira, prozesua modu praktikoan ezagutuz eta etodologia praktiko eta dinamikoan landuta.







MetodologíaAlternar navegación

Alde batetik, ikasleek 30 orduz gelan lan egingo dute, irakasleak emandako material terikoarekin. Gai guztiak modu praktikoan landuko dira, talde lanak burutuz, prentsako egungo artikuluak landuz edota gai ezberdinen inguruko eztabaidak burutuz.



Lauhilekoan zehar, ordenagailuko praktiketan 30 orduko lana burutuko da. Jorraturiko gai bakoitzaren ariketa bat egin eta entregatuko da. Honako puntuak jorratzeko burutuko dira praktikak:



- Alderdi teorikoetan landutako gaiak praktikotasunean jartzea.

- Lan taldean lan egitea, etorkizunean lan munduan oso garrantzitsua izango dutena.



Mota ezberdinetako lanak egingo dira, batzuk norbanakoak burutuko ditu eta beste batzuk lan taldean egingo dira. Lan taldean burutuko diren lanen artean, batzuk momentuko taldeetan burutuko dira eta beste batzuk talde egonkorretan. Azken hauek izango dira ordenagailuko praktiketan entregatuko diren lanetan mantenduko direnak, eta irakasleak zehazturiko datetan entregatuko dira.



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edo ebaluazio presentzial edo bimodal (taldearen tamaina dela-eta ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea ezinezkoa bada) bat egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.



Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 40
    • Trabajos individuales (%): 50
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 10

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ohiko deialdia



Ebaluazio jarraia:



1.-Lan indibidualak eta talde-lanak: azken notaren %40a izango da (%20a lan indibiduala eta %20a talde lana). Lan guztiak entregatu beharko dira eta ikasgaiaren azken notan batazbestekoa ateratzeko 10etik 5 puntu ateratzea beharrezkoa izango da.



2.-Idatzizko froga: azken notaren %60a izango da eta 10etik 5 puntu atera beharko dira gainditu ahal izateko.



Bi alderdiak burutu ostean, bien batazbestekoa aterako da, eta hemen ere, beharrezkoa izango da 10etik 5 puntu lortzea gainditu ahal izateko.



Amaierako ebaluazioa:



Amaierako ebaluazioari dagokionez, azken notaren %100ª balioko du, eta kasu honetan ere 10etik 5 puntu lortu beharko dira gainditu ahal izateko. Ikasleak aukera hau egiten badu, ez du zertan jakinarazi behar, kasu honetan izan ezik:



-Ikaslea ebaluazio jarraian hasia badago, bederatzi aste izango ditu bere aukera jakinarazteko eta ebaluazio sistema aldatzeko.





Idatzizko azterketara aurkeztu ezean, uko egiten diola ulertuko da eta “Ez aurkeztua” kontsideratuko da.



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edo ebaluazio presentzial edo bimodal (taldearen tamaina dela-eta ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea ezinezkoa bada) bat egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.





Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasleentzat azken froga idatzia egingo da eta azken emaitzaren %100eko pisua izango du.



Ezohizko deialdiko frogara ez aurkezteak, ebaluaketaren deialdiari uko egin diola ulertuko da, eta ondorioz “Ez aurkeztua” moduan azalduko da.



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edo ebaluazio presentzial edo bimodal (taldearen tamaina dela-eta ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea ezinezkoa bada) bat egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.





BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

- Un timón en la tormenta; Ángel Baguer Alcalá, Ediciones Díaz de Santos, 2001



- Las relaciones humanas en la empresa; Elvira Santos, Editorial Paraninfo, 2008



- Los 10 mandamientos para la dirección de personas, Shimon Dolan, Grupo Planeta (GBS), 2004



- Gestión de personas: Manual para la gestión del capital humano en las organizaciones. Porret Gelabert, Miquel. Editorial ESIC. ISBN: 9788415986492

Bibliografía de profundización

- Inteligencia emocional, J.M. Acosta, Ed. ESIC

- Gestión por competencias y talento, Palomo Vadillo, María Teresa , Ed. ESIC

- Erakundeen soziologia, Lucas Marín, Antonio; García Ruiz, Pablo, Ed. Euskal Herriko Unibertsitatea

- Reinventando Recursos Humanos, Margaret Butteriss , Gestión 2000, 2001

- La organización del futuro, F. Hesselbein, M. Goldsmith y R. Beckhard, Ediciones Deusto, 1997

- La nueva gestión de los Recursos Humanos, Miguel Ordoñez , Ediciones Gestión 2000, 1997

Direcciones web

- www.capitalhumano.es