Ruta de navegación

Contenido de XSL

Profesorado

PELLO JAUREGUI ECHANIZ

Área de conocimiento
Teoría e Historia de la Educación
Departamento
Ciencias de la Educación
Centro
Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
Correo electrónico
pello.jauregi@ehu.eus

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna Salamankako Unibertsitate Publikoan (1980). Hezkuntza Zientzietan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (1992). Euskalduntzea eta Alfabetatzea Graduondokoaren koordinatzailea UPV/EHUn (1992-1998). Irakaslea EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (1995-1999). Irakasle titularra EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Donostia) 2000. urtetik, eta egun bertan dihardu Hezkuntzaren Teoria eta Historia irakasgaiaren irakasle. Tesi baten zuzendaria. Lau tesi lanetan epaimahaikide aritutakoa.



Soziolinguistika Klusterreko Aldahitz Egitasmoaren ikerketa-zuzendaria (2010-2019). Euskararen erabilera sustatzeko hainbat metodologiaren sortzailea (Eusle metodologia, Ulerrizketa metodologia, eta Uler-saioak metodologia). Euskaraldiaren sortzaileetako bat eta Euskaraldiaren beraren ikerketaren zuzendaria (2018-2019). Soziolinguistikari lotutako zortzi liburu eta argitalpen elektronikoren egile eta koegilea. Euskalgintza aztergai duten hamar artikuluren egilea hainbat aldizkari espezializatutan.



EHUko Ikasbizia ikerketa taldeko partaidea, pentsamendua eta sentsazio korporalak uztartzen dituzten metodologiak aztergai. Talde horren partaide gisa, hainbat artikuluren koegilea aldizkari espezializatutan.