Materia

Contenido de XSL

Ordenación de Espacios Libres y Equipamientos Urbanos

Datos generales de la materia

Modalidad
Presencial
Idioma
Euskera

Profesorado

NombreInstitución
TELLERIA ANDUEZA, KOLDOBIKAUniversidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Competencias

Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak ikasgaia, Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasketa planeko ¿M08_ Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea¿ moduluaren parte da. Modulu honen arabera, ikasgaiarekin erlazionatutako gaitasun espezifiko nagusiak honakoak dira: G003 - Plangintza-prozesuan aplikatutako hirigintza eta teknikak ezagutzea. G007 - Pertsonen eta eraikinen arteko eta haien eta ingurunearen arteko harremanak ulertzea, bai eta eraikinak eta haien arteko espazioak giza beharren eta eskalaren arabera lotzeko beharra ere. Era berean, gaitasun espezifiko hauek ere lantzen dira ikasgaian: M08CM09 - Hiri-bizitza dinamizatzeko prozesuak eta horiek hirigintza-plangintzarekin duten lotura ezagutzea. M08CM10 - Hiriko esku-hartze estrategikoaren eta hiri-diagnostiko integralaren ezagutza aurreratua. M08CM04 - Hirigintzan edozein eskalatan aplika daitezkeen ingurumen-teoriak eta eko-hirigintza eta hiri-ekosistema kontzeptuak ezagutzea. Ikasgaia gainditu ondoren, ikasleak honako ikasketa emaitzak lortuko ditu: ¿ Orokorrak: - Hiriko eta hiri inguruko espazio irekietan lan egiteko gaitasuna. - Hiri ekipamenduen izaeraren ulermena. - Espazio publiko eta ekipamendu publikoek osatzen dituzten sareen egituren ulermena. ¿ Prozedurazkoak eta instrumentalak: - Hiri espazioen antolaketa eta diseinurako gaitasun sakona. - Eskala ezberdinetako hiri planak egiteko gaitasun sakona. ¿ Jarrerazkoak: - Herritarren parte hartzea eta dauden hiri egiturak baloratzea. - Hiri paisaia eta hiriak kuantifikatzea eta kualifikatzea. - Hiriaren diseinuan lan egiteko nor beraren jarreraren garrantzia onartzea. - Etorkizun iraunkor baterako beharrezkoa den aldaketarako jarrera kritikoa onartzea. - Jasangarritasunaren egungo erronkak onartzea (ingurumena, ekonomia, gizartea, kultura¿)

Temario y Bibliografía

  • Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak ikasgaia, Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren 5. ikasturtean ematen da eta Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea Aipamena osatzen duten sei ikasgaietako bat da. Aipamenak, ikasleari lanbidearen ikuspegi urbanistikoenean sakontzeko aukera ematen dio, hiri-plangintzako proiektuak ezagutu eta garatzeko tresna gehiago emanez. Horrekin batera, paisaia-proiektuetara lehen hurbilketa bat eta hirigintza ekologiara eta hiri-ekosistemen kontzeptuetara sarrera egiten da. Testuinguru horretan, hiri ekipamenduen eta espazio publikoaren inguruko hiri-proiekturako ikasketan sakonduko du ikasleak ikasgai honetan. Horretarako, ekipamendu sarea eta honi lotutako espazio publikoaren ulermena landuko da, gizarteak berarekin egunerokotasunean duen harremanean oinarrituta. Uneoro, ikasleak erronka sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei erantzun nahi die, etorkizun iraunkorragoa lortzeko. Irakasgai honetan toki bakoitzeko eraldaketaren praxiari ekarpena egin nahi zaio, gizarte-akademia ikaskuntza bateratuaren bidez. Ikertzen ari den auzo bakoitzean bizi diren eragile eta jendearekin elkarlanean jardutera bideratzen da ikaslea. Gaur egungo errealitateari lotutako konplexutasunari erantzuteko eta horri aurre egiteko, harreman dialogikoetan oinarritutako metodologia aktiboak erabiltzen dira, bai akademiaren barruan ¿irakasleen eta ikastaroan parte hartu duten pertsonen artean¿, bai ikerketa-kasu bakoitzean ikerketan parte hartu duten tokiko eragileen artean, eta eragile guztiek jasotzen dute onura prozesuan. Alde batera uzten dira hierarkia akademikoa eta botere-harremanak, parekoen arteko elkarrizketa sortuz, proposatzen duen komunikazio-teorian oinarrituz.
  • Bibliografía:Augé, Marc. Los no lugares. Espacios del anonimato. Antropología de la Sobremodernidad. 1993

Contenido de XSL

Sugerencias y solicitudes