null

'Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita' erakusketaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/12/17, 11:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Moyua metro-geltokia (Elcano/Ercilla sarbidea)

 

Parte-hartzaileak:

  • Juan Ignacio Perez Iglesias – UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria.
  • Eneko Arruebarrena Elizondo – Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia.
  • Miren Bego Urrutia Barandika – UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendaria.
  • Vega Asensio Herrero – NorArte Studio enpresako zuzendaria.
  • Elena Aspichueta Lopez – Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Laborategiko zuzendariordea.

 

Juan Ignacio Perez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak, Eneko Arruebarrena Elizondo Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak eta Miren Bego Urrutia Barandika UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendariak, “Ibaizabal Itsasadarra zientzia eta teknologiak ikusita” erakusketa aurkeztuko dute.

Erakusketak 10 infografia ditu eta laburbiltzen du geologiak, biologiak, kimikak edota ingeniaritzak, itsasadarraren historian eta bilakaeran izan duten zeresana. Jakintza-arlo horien zertzeladak lagungarriak baitira begi-bistan ditugunak sakonago behatzeko.

Infografiak ikusgai egongo dira Moyuako metro-geltokian 2020ko urtarrilaren 2ra arte, gero Indautxun izango dira urtarrilaren 31 arte eta, azken geralekua, Portugaleten izango dute otsailaren amaierara arte.