euskaraespañol

#Lanbikaina_ obra Bilboko Itsas Museoaren zabalgunean

Laura Martinez Martinen artelanak irabazi du edukiontzien instalakuntza artistikoen aurtengo lehiaketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/16

Laura Martinez bere artelanaren aurrean Itsasadarreko Museoaren zabalgunean. Argazkia: Tere Ormazabal

Laura Martinez Martin, UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko ikaslea izan da Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren edukiontzien instalakuntza artistikoen VII. edizioko irabazlea. Lehiaketa hau Museoaren beraren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Aurtenetxea Containers eta Bilboko udalaren laguntzarekin Bilbao Art District arte astearen baitan antolatzen da.

Lan honekin Laura Martinezek ontziolak omendu nahi ditu hauen lana eskertzen. “Ideia sortu zen nire aita eta aitona la Naval ontziolan lan egiten zutelako eta azkenaldiko itxieraren albisteak zirela eta bere historia errepasatu nuen eta sektore honen lana aintzatesteko obra sortzea pentsatu nuen” azaldu du artista bizkaitarrak.

Lanaren tipografia ez dago zoriz aukeratuta ”la Naval eta Euskalduna ontziolen arteko bategitetik Astilleros Españoles sortu zen eta bere logo gorriak lotura estua dauka nire haurtzaroko oroitzapenekin izan ere nire etxean toalla eta poltsetan ikusi izan dut beti, horregatik letra mota hori aukeratu nuen nire obrarako” gaineratu du.

#Lanbikaina_ izena daukan artelanak iazko irabazlea izan zen “Plastikozko itsasoa” izeneko Maria Acuñaren instalakuntza ordezkatuko du eta urte osoan egongo da ikusgai museoaren zabalgunean.