-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
10.000!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/05
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/42005083/donantes-sangre-upv-ehu-psicologia.jpg/06687e49-6c22-3fdd-2845-40cad2efd76a?t=1696414508090)
Gaur, urriak 5, Unibertsitate Osasungarrien Eguna ospatzen da. Eta gure unibertsitateak, Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarearen (REUPS) parte den aldetik, hil honetan 10.000 odol-emate lortzeko erronkan parte hartzen du.
Dohaintza egin nahi baduzu, eta 50 kilo baino gehiago pisatzen duen 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsona osasuntsuk eman ditzake, hauxe da hiru campusetako egutegia:
Arabako Campusa
Urriaren 6an, 9:15etik 13:30era, René Cassin eta Julio Caro Baroja kaleen elkargunean.
Bizkaiko Campusa
Urriaren 16, 17, 18 eta 19an, Mikel Laboa plazan (Leioa-Erandio eremua), 9:15etik 14:00etara.
Gipuzkoako Campusa
Urriaren 5ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, 9:00etatik 13:00etara.
Urriaren 6an, Ignacio M. Barriola Zentroan, 9:00etatik 13:00etara.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus