"Munich 1962" proiekzioa eta Euskal Herriaren une historikoz mahai-ingurua Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

2014/01/16, 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 16, 20:00etan, Bizkaia Aretoako Baroja aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Orreaga kultur elkarteak egindako eta ordu erdi irauten duen "Munich 1962." dokumentala proiektatuko da. Proiekzioaren ondoren, Munichen egon ziren bi lekukok parte hartuko dute memento historikoari buruzko mahai-inguru batean. UPV/EHUko  irakaslek eta, aldi berean Orreaga elkarteko kidek, prestatutako topaldia Memoria(z) tartean proiektuaren zati da, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatua.

1962. urtean Munichen (Alemanian) burutu zen bilera historiko baten berri ematera dator. Gerra Zibilaren osteko sasoi ilunean, modu klandestinoan bizi zen politikaz, erbesteko Euskal Gobernuaren paperaz, Agirre lehendakariaren figuraz eta ekinbideaz, Eusko Alderdi Jeltzalearen jarreraz, ELA sindikatuaren  zatiketaz, trantsizioa deituriko prozesuaz, hitz egiten du dokumental honek.

Sarrera doan izango da. 

Kultur jarduera Memoria(z) tartean proiektu tematikoan dago sartuta. Euskal Herrira begira dagoen proiektu horrek gogoeta egiten du II Errepublikaren kontra armadak eman zuen estatu-kolpearen ondorioz. 1936. urtetik aurrera, 150.000 pertsona desagertu omen ziren. Orain, berba eginez eta arte-adierazpen moduak erabiliz, gertatutako guztia ikusarazi nahi du giza talde handi batek.

Informazio gehigarria

@kulturbasque-ren Twitter sare sozialean, #memoriaztartean