euskaraespañol

Zinema aldiak darrai 'Enter the void' filmaren eskutik

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/11 Noiz arte: 2015/01/27, 17:00 - 14:22

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteartea, otsailaren 11ean, 17.00ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Gipuzkoako Campuseko zinema zikloa darrai Gaspar Noek zuzendutako Enter the void (2009, Frantzia), filmaren eskutik. Zikloa otsaila eta maiatza bitartean gauzatuko da eta aipatutako campuseko Kultur Hedakuntzak antolatzen du.

Laburpena: Oscar eta bere arreba Linda Tokion bizi dira. Bera drogen munduan murgilduta eta arreba, gau-klub batean stripper lanetan. Poliziarekin izandako liskar batean Oscarrek tiro jaso eta hilzorian, bere izpirituak arreba abandonatuta ez uzteko promesa betetzearren, bizien mundutik joateari uko egin dio.

Sarrera librea da.