euskaraespañol

Ikastetxe Nagusi Unibertsitarioen XXXVI. Jardunaldiak ospatuko dira Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/14 Noiz arte: 2015/01/27

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Unamuno Ikastetxe Nagusia

Deskribapena

Ostiralean, otsailak 14, 9:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Ikastetxe Nagusi Unibertsitarioen XXXVI. Jardunaldien hasiera ekitaldia ospatuko da. Edizio honetan, parte hartzaileek, "XXI. mendeko ikastetxe nagusiak" izango dute eztabaidagai. Jardunaldi hauek Euskadiko ikastetxe nagusiek antolatu dute, estatu osoko 125 ikastetxe nagusi unibertsitario biltzen dituen Espainiako Ikastetxe Nagusi Unibertsitarioen Kontseiluaren laguntzarekin.

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak, Francisco Javier Alonso Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendariak eta Mikel Aranburu Mondragon Unibertsitateko Pedro Biteri Ikastetxe Nagusiko zuzendariak. Ondoren, Deusto Business School-eko dekanoak, Guillermo Dorronsorok, hitzaldia emango du "El Cambio hacia un nuevo paradigma; pasos y resistencias" izenburupean.

Ondoren, atxikiturik dauden unibertsitateetan ikastetxe nagusiek garatzen duten prestakuntza eta zerbitzu lanaren inguruan gogoeta egiteko denbora hartuko dute parte hartzaileek. Era berean, gazte unibertsitarioen curriculum-az kanpoko heziketa eta, azken baten,  beraien heziketa integralera zuzendurik duten funtzioarekiko hausnarketa ere egingo dute. Arratsaldean, Xavier Oliver Madrilgo IESE Business School-eko ezohiko irakasleak, ikastetxe nagusiek komunitate unibertsitarioari eskaintzen dioten balio erantsia non eta nola kokatu behar den ulertzeko zenbait gako zehazten lagunduko duen tailerra zuzenduko du.

Larunbatean, otsailak 15, jardunaldien itxiera ekitaldia burutuko da Deustuko Unibertsitatean. Bertan, Ikastetxe Nagusi Unibertsitarioen Kontseiluaren Biltzar Nagusia egin ondoren, Jose María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak presidituko du jardunaldietako itxiera ekitaldia.

Ikastetxe nagusien Jardunaldiak erreferente dira orokorrean goi mailako heziketan aritzen diren profesionalentzat eta partikularki ikastetxe nagusien esparruan aritzen direnentzat. Era berean, ikaslearen formazio integralaren inguruan sortu daitezkeen galderei erantzuna emateko baliagarriak ere badira eta, nola ez, zentro hauek eskaintzen duten ostatu zerbitzuarekiko kezkak argitzeko ere bai.

Jardunaldi hauek Euskadiko ikastetxe nagusiek antolatu dituzte: Bilboko Miguel de Unamuno I.N., Donostiako Ayete I.N., Bidealde I.N., Deustu I.N. eta Arrasateko Pedro Biteri eta Arana I.N. Hau guztia, Espainiako Ikastetxe Nagusi Unibertsitarioen kontseiluaren laguntzarekin.