euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa Erakusketa

Donostia margotzen

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/17 Noiz arte: 2014/02/28, 08:00 - 20:30

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Otsailaren 17tik 28ra, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Juan Alvarez Manriquek eginiko marrazkiak biltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da. Donostia hiriko paisaiak eta hiritarrak dira erakusketaren ardatz nagusiak, beti ere itsasoaren ondoan. Egileak teknika tradizionalak erabili ditu marrazkiak egiteko (arkatza, errotuladorea, etabar.), ostean digitalki eskaneatu eta kolorea eman die. Lanak material eta formatu ezberdinetan inprimatu ahal dira.

Juan Alvarez Manrique-k interiorismoa margogintza eta ilustrazioarekin ezkontzen ditu. Egin dituen azken erakusketak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean eta Donostiako Kursaal-eko Kubro Aretoan izan dira.

Sarrera librea da.

Ordutegia: 8.00 - 20.30