euskaraespañol

Hodei Atxegak Zubi Eseki eta Tirantedun bigarren Maketa Lehiaketa irabazi du

Lehiaketako bi sariak jaso ditu

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/03

Hodei Atxega

Jai giroan eta jendez gainezka ospatu da UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Zubi Eseki eta Tirantedun bigarren Maketa Lehiaketa Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan. Hodei Atxegak lehiaketaren bi atalaren (edertasuna eta erabilgarritasuna) sariak jaso ditu. Guztira 600 euroko saria jaso du, atal bakoitzeko 300 euro alegia.

Jarduera aipatutako unibertsitateko eskolako Dinitek Junior Enpresaren ekimena da. Guztira sei maketa aurkeztu dira. Hauek egurrezko txotxekin eta altzairuzko kableekin eginak dira, eta guztiz esekitutako taula nagusi batekin.

Lehiaketaren epaimahaia osatu dute: Adolfo Morais, UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoko zuzendaria; Juan Jose Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria; Fernando Etxegarai, UPV/EHUko ikasleen zuzendaria; Gorka Maiztegi, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ikasle Kontseiluko burua; eta, Mikel Ormazabal, Dinitek Junior enpresako burua; German Pozas, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta bide azpiegituretako Sailaren errepideen proiektu eta eraikuntza zerbitzuko burua; Iñaki Albistur y Raquel Ares Arquimaña arkitektura tailerreko kideak; eta Julio Gonzalez Rodero, Iturria Materiales-eko salmenta zuzendaria.