euskaraespañol

"Simetria gure inguruan", hizketaldia Miguel Ángel Cuevas Diarterekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/26 Noiz arte: 2015/01/26, 19:00 - 16:00

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Miguel Ángel Cuevas

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 26an, 19:00etan, AlhondigaBilbaoko Bastida (-2 solairua) gelan  (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), Miguel Ángel Cuevas Diartek, Bartzelonako Unibertsitateko Kristalografia eta Mineralogiako katedraduna, Simetria gure inguruan izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du.

Simetria diziplina anitzeko kontzeptua da, eta pintura, musika, arkitektura, mineralogia, kimika, fisika, matematika, biologia edo kristalografia bezalako eremu oso desberdinetan erabiltzen da. 2014an ospatuko den Kristalografiaren Nazioarteko Urtearen hasierak kristalek dituzten propietateetako funtsezkoena den simetriaren munduan sartzeko aukera aparta eskaintzen digu.

ientziatekaren hurrengo edizioan simetriaren kontzeptuari buruz hitz egingo dugu, burura etortzen zaizkigun eremuetan baino gehiagotan garrantzi handia baitu, DNAtik hasi eta unibertsora arte. 

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA:Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere blogaren eta Facebookeko orriaren bitartez.