euskaraespañol

Eguneko irudia

Ekintzailetzari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/27 Noiz arte: 2015/01/27, 18:00 - 09:11

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Osteguna, otsailaren 27a, 18:00etan, Donostian, UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako ekitaldi aretoan, May Serranok 'De emprendedores para emprendedores' izeneko hitzaldia eskainiko du. Hitzordua aipatutako unibertsitate ikastegiarekin lankidetzan Iniciador Fundazioak antolatutako ekintzailetzari buruzko hitzaldi zikloaren barruan dago kokatuta.

Sarrera doakoa da.

May Serranok Marketin, Publizitate eta Harreman Publikoen ikasketak egin zituen, baina bere lehen lanpostua nanny gisa izan zen, AEBetan. Amerikan ibili eta gero etxera itzuli zen, eta Teruelgo Tokiko Telebistan egin zuen lan; han konturatu zen istorioak kontatzea izugarri gustatzen zitzaiola. Halaxe ibili zen zenbait hilabetez, EFE Agentziarako, kasu hartan argazki kamera batekin batera. Lan merkatuak bultzatuta, istorioak kontatzen ibili beharrean antolatzen aritu zen, eta bolada batez ingeles ikastaroak antolatu zituen, Ameriketako Estatu Batuetan. Ondoren, Madrilera joan zen, eta antzerki ikasketak egin zituen. Interpretazioaren mundua barrutik ezagutzen zuen bitartean, bere burua ezagutzeko premia ere sentitu zuen, eta, horren haritik, azterketa sakona egin zuen hainbat teknikaren bitartez, bestak beste, PRH, meditazioa, Reiki edota Feodora Aberasturi metodoa.