euskaraespañol

Argazki-erakusketa: Bakerako ezinbestekoak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/03 Noiz arte: 2014/03/17, 08:00 - 20:30

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Martxoaren 3tik 17ra, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, 'Imprescindibles para la paz' (bakerako ezinbestekoak) erakusketa ikusgai izango da. Jarduera izen bera daraman kanpainaren baitan antolatu da. Hau Acnur Euskal Batzordeak abian jarri du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

Erakusketak Afrikan bakearen eraikuntzaren eta emakumeen eskubideen arteko lotura agertzen duten irudi eta testuak biltzen ditu. Margo bakoitzak emakume hauek euren komunitatean bakea eraikitzeko beharrezko duten partaidetzaren ezaugarri bat azaltzen du.

Sarrera librea da.

Ordutegia: 08.00-20.30

Informazio gehigarria