euskaraespañol

Eguneko irudia

Anime zinema aldia abian da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/04 Noiz arte: 2015/01/26, 17:00 - 15:14

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartea, martxoak 4, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatu duen anime zinema aldia abian da. Honela, Tashuo Satok zuzendutako Cat Soup film laburra eta Satoshi Kon zuzendari ezagunak zuzendutako Perfect Blue pelikula proiektatuko dira.

Sarrera librea da.

Cat Soup (2001, Japón):

Heriotzak Nayaako katu txikiaren arimaren erdia eraman zuenean, bera eta bere anaia Nyatta, arimaren bila doazte.

Eta beste Munduaren paisai surrealistan, Nayaako eta Nyattaren bidaia oztopatuko duten hainbat pertsonai ikaragarri ezagutuko dute.

Perfect Blue (1997, Japón):

Mima Japoniako musika-talde ospetsu bateko abeslaria da.

Euren diskoen salmentak porrot egin duenez, managerrak Mima taldetik baztertzea eta telebistako serie batean paper bat ematea erabaki du, baina bat-batean dena okertzen hasi da.