euskaraespañol

Eguneko irudia

Udaberriko XII. Lasterketa abian da

Martxoak 16, igandean, izango da

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/12

Irudia

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin da UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XII. Lasterketa aurkezteko ekitaldia. Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, José Luis Almandoz Donostiarrak Kirol-Klubaren lehendakaria izan dira ekitaldiko buruak.

Aurkezpenean, ohorezko titulu moduan, 1. zenbakia duten dortsal tradizionalak banatu dituzte; aurten, hain zuzen, Asier Cuevas eta Claudia Behobide korrikalariei. Era berean, elkartasun-jardunekin lankidetzan aritzeko filosofiaren baitan, UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XII. Lasterketaren antolatzaileek Algaraclown eta Amigosolidarios elkarteei 0. zenbakia duen dortsala eman diete. Halaber, antolakuntzak probaren irabazi ekonomikoen zati bat elkarte hauei emango diete ere.

Hitzordua, martxoaren 16an
10.000 metroko herri-lasterketa hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da, 10:00etan. Hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Guztira 2.000 dortsal prestatu dira. Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako garaikurrak egongo dira, eta baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako ere.

 

Argibideak: www.donostiarrak.com

Izena ematea: www.sailkapenak.com