euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUra iritsi da Michelinen bide segurtasunerako gazte plana

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/24 Noiz arte: 2014/03/27, 10:00 - 18:00

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 24an hasi, astelehenaz, eta martxoaren 27ra arte, osteguna, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean, Michelinen bide segurtasunerako gazte plana hartu du. Pneumatikoen enpresa honek bide segurtasunarekiko sentiberatasuna areagotu gura du unibertsitateko ikasleen artean.

Honetarako, hainbat karpa kokatuko da Informatika eta Kimika fakultateen arteko aparkalekuan, honako jarduera hauek bertan egiteko:

  • Gidatzeko testa
  • Ibilgailuaren iraultze simulagailua
  • Alkohol kontsumoa simulatzeko betaurrekoak
  • 12 metrotako Scalextric pista batean gidatu
  • Gailu mugikorretan jolasteko aplikazioak
  • Trivial jokoa

Jardueren ordutegia 10.00tik 18.00era izango da.

*Michelinen bide segurtasunerako gazte planean parte hartuko duten ikasle guztiek izango dituzte opari zuzenak eta ikasturte honetan (2013/2014) unibertsitate matrikula baten kostuaren atal baten zozketan parte hartzeko aukera.

Ekimen hau astelehenean, martxoaren 24an inauguratuko da, 10.00etan, Informatika eta Kimika fakultateen arteko aparkalekuan kokatutako karpetan eta bertara gerturatuko dira:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Felipe García, Michelinen Lasarte-Oriako fabrikako zuzendaria