euskaraespañol

"Patrimonio y Gobierno en la Empresa Familiar. Transmisión y profesionalización", Jon Sanchezen hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/02 Noiz arte: 2015/01/22, 18:00 - 13:34

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, apirilaren 2an, 18:00etan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre etorbidea, 83. Bilbo),  AFIBISA & BD aholularitza  enpresaren bazkide den Jon Sanchezen hitzaldia, Patrimonio y Gobierno en la Empresa Familiar. Transmisión y profesionalización (Ondarea eta Gobernua Familia Enpresan. Eskualdatzea eta profesionalizatzea), entzun ahal izango da. Sarrera doakoa da.

Familia enpresek berezitasun nabarmenak dituzte beste enpresa mota batzuekin alderatuz gero. Hala, planifikazio estrategikoa egoki bat bultzatu behar dute, enpresa finantzatzeko beharrizanak eta familiaren berezko beharrizanak uztartuko dituena. Jon Sanchezek, batetik, enpresak finantzaketa eza nola ari diren gainditzen azalduko du; eta, bestetik, egoera horrek profesionalizatze handiagoa edo bestelako erabakiak hartzea eskatzen duen. Halaber, belaunaldi berriek familia enpresetan sartzeko asmoa duten ala horiek erakargarriak ez zaizkien ezagutaraziko du adituak.  

Hitzaldi hori Claves para generar competitividad en la empresa familiar (Familia enpresetan lehiakortasuna sortzeko gakoak) programaren baitan kokatzen da. Programa hori 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan. UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez; Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak jarri dute abian ziklo hori.

Hurrengo hilabeteetan, UPV/EHUko Enpresa Zientzien Fakultateak (Sarriko), Merkataritza Ganbarak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak familia enpresentzako interesgarriak izango diren ekimenak jasoko dituzte:

  • HITZALDIAK (Sarrikon izango dira denak):
  • JARDUNALDIAK:
    • 2014.05.30: Estructuras societarias de la Empresa Familiar (CEBEK)
    • 2014.06.12: Claves prácticas para la administración diligente y eficaz de las pymes y Empresas Familiares (Bilboko Ganbera)
    • 2014.06.24: Cómo impacta la Dirección de Personas en la Empresa Familiar en el éxito futuro del modelo de negocio: riesgos clave que pueden ser evitados (CEBEK)
    • 2014.10.02: La unión Familia Empresa: estrategias de comunicación frente a los conflictos (Bilboko Ganbera)
    • 2014.11.04: Los primeros pasos en la sucesión de la Empresa Familiar. Claves para una transición eficaz. (CEBEK)
  • TAILERRAK: