euskaraespañol

Eguneko irudia

Adela Asua magistratuak Parot Doktrinari buruzko hitzaldia emango du UPV/EHUn

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/03 Noiz arte: 2015/01/22, 12:00 - 13:10

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 3an, 12:00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Konstituzio Auzitegiko presidenteordea den Adela Asua Zigor Zuzenbideko katedraduna den unibertsitate-ikastegira itzuliko da, Parot doktrinari buruzko hitzaldia emateko. Fakultate horretako Zigor Zuzenbideko irakasleak diren Enara Garro Carrera, Jon M. Landa Gorostiza eta Miren Ortubay Fuentes irakasleek antolatu dute ekitaldia.

Enara Garro irakasleak azaltzen du "hizlariak, bere hitzaldian, zigor-legezkotasunaren printzipioaren gaiari helduko dio, Zuzenbide Estatuaren oinarrizko bermeetako bat bezala, eta azaldu egingo du zigor-legeen argitasun- eta zehaztasun-exijentzia lege horien interpretaziora hedatzen dela, aplikazio judizialaren bitartez. Adela Asua magistratuak boto partikularra eman zuen, eta bere desadostasuna adierazi zuen Parot doktrina bermatzen zuen Konstituzio Auzitegiaren 2012ko epaiari zegokionez. Izan ere, Asuaren iritziz, doktrina horrek "joko-arauak aldatzen zituen". Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baliogabetu egin zuen doktrina hori 2013ko urrian".

Sarrera librea da.