euskaraespañol

'Familia artxiboak', familiaren memoria eraikitzeko funtsezko elementu

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/03

Irudia

Apirilaren 4an eta 5ean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren Antso Jakituna Fundazioaren egoitzan, Nazioarteko Ikasketen V. Jardunaldiak ospatzen dira, honako gaia lantzeko: 'Familia artxiboak: gizarte-taldeak, menderatzea eta memoriaren eraikuntza'.Eusko Jaurlaritzako 'Gizartea, boterea eta kultura' ikerketa talde finkatuak (UPV/EHU) eta  L'École des hautes études hispaniques et ibériques (Casa de Velázquez) delakoak antolatu dituzte jardunaldiak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarekin, Antso Jakituna Fundazioarekin, Université de Pau et des Pays de l'Adour-ekin, Lisboako Universidade Novarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Universitat de Gironarekin lankidetzan. Helburua funtsak sortzeko unean familien eta artxiboen arteko lotura konplexuak zeintzuk izan ziren eta horiek historiaren eraikuntzan zein zeregin izan zuten nabarmentzea da.

Nazioarteko jardunaldi hauen aztergaia honakoa da "Familia artxiboak: gizarte-taldeak, menderatzea eta memoriaren eraikuntza'. Hala, familia artxiboen gaia jorratuko da, gizarte arlotik erreparatuta.Eskrituraren praktika, Erdi Aroko monopolio eklesiastikoaz harago, horrelako memoria antolatu eta zaintzeko beharrizanarekin lotuta dago.Erakundeen memoria islatzen du, fraideen, erregeen eta kontzejuen artxiboetan.Baita familiaren memoria ere, leinu nobleek eta merkatarien familiek beren artxibo propioak sortzen zituztenean.Edonola ere, fenomeno hau idatzizko agiriaren eta artxiboaren praktika hertsiki teknologikoez harago doa, tresna boteretsu bihurtzeko, hau da, nortasunaren zeinu eta familiaren memoria eraikitzeko funtsezko elementu.

Gainera, Vitoria-Gasteizko Jardunaldien kasuan, Vital Kutxako Gizarte Ekintzaren Antso Jakituna Fundaziora gehitu da. Azken horrek familia artxibo ugari gordetzen ditu eta katalogatu eta digitalizatu egiten ditu, ikerlari eta interesdunen esku uzteko.Bisita bat egingo da fundazioaren Betoñoko egoitzara, eta, bertan, familia artxiboen prozesu teknikoak, hedapen plangintzak eta kontserbazio neurriak azalduko dira. Azkenik, 1992. urteaz geroztik gordetako artxiboetako familia dokumentazio orijinal batzuen erakusketa aurkeztuko da. Urte horretan bertan hasi zen, hain zuzen ere, Antso Jakituna Fundazioaren Familia Artxiboen Proiektua.Antolatzaileek azaldu dutenez, "Proiektua jardunaldien barruen ezagutarazi eta hedatzea oso positiboa izan daiteke ikerketarako -orokorrean- eta gure ikasleentzat -zehazki-, eta ez soilik argitaratu ez diren eta zailtasunez lor daitezkeen iturriak helarazteagatik, baizik eta baita irteera profesional baterako bidea erakuts diezaieketelako ere".

"Familia artxiboak Iberiar Penintsulan" programa Casa de Velázquezeko (Madril) Goi Ikasketa Hispaniar eta Iberiarren Eskolako ikerketa ardatz nagusietako batean sartzen da, Pau et des Pays de l'Adour Unibertsitateko Nortasun, Lurralde, Adierazpen eta Mugikortasun taldearekin, Euskal Herriko Gizartea, boterea eta kultura (XIV eta XV. mendeak) eta Eliteak, sareak eta monarkia ikerketa taldeekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko José María Lacarra taldearekin, Estudos Medievais Institutuarekin (IEM), Lisboako Universidad Novako Centro de História de Além Mar (CHAM) zentroarekineta Gironako Unibertsitatearekin lankidetzan.

Hala, familia noble eta aristokratikoen, eta, iturriek hala ahalbidetzen badute, merkatari edo nekazarien familien historia, eskubide eta memoriari buruzko agiriek artxiboan duten osaera landuko da.Helburua ez da artxiboetan oinarrituta familien historia garatzea edo artxibo horien historia berreraikitzea, baizik eta funtsak sortzean artxiboek eta familiek zituzten lotura konplexuak azaleratzea, kontuan hartuta bai beren estatusa, bai familia artxiboak familien historia, nortasuna eta memoria eraikitzeko orduan zuzen zeregina.