euskaraespañol

Zerga-federalismo eredu desberdinez eztabaidatuko dute adituek

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/11 Noiz arte: 2015/01/21, 09:00 - 13:15

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, apirilaren 11n, 9:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) seminario bat egingo da Modelos de federalismo fiscal. Una visión general desde el País Vasco (Zerga-federalismo ereduak.  Euskal Herriko kasutik abiatuz, beste ereduen azterketa) izenburua izango duena. Historia Garaikideko sailak, Zuzenbide Publikoko sailak eta Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Agiritegia zentroak antolatu du jardunaldi hori. Aipatutako zentro hori UPV/EHUK eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuten 2007an, eta helburuen artean du foru ogasunek eta kontzertu ekonomikoak sortu duten, sortzen duten eta sortuko duten informazioaren berri ematea. Sarrera doako da, baina izena eman beharko da: http://alweb.ehu.es/ituna/bloga/

Aurten egingo den jardunaldian munduan barrena dauden zerga-federalismo eredu  desberdinak aztertuko eta alderatuko dira; hala, analizatuko dira Iparramerikako kasua, Kanadako egitura batez ere; Europako herri desberdinetako kasuak eta, azkenik, EAEko barne eredua bera. 

Seminario horretan ez da soilik eredu desberdinez hausnartuko; aitzitik, EAEko Kontzertu Ekonomikoa mundu mailako zerga-federalismo esparru zabalean eta korapilatsuan non kokatzen den aztertuko da.

Egitaraua:

  • 9:00. Partaideen harrera.
  • 9:30. Aurkezpena:
    • José Mª Iruarrizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun diputatua.
    • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • 10:00. Sarrera hitzaldia: Los modelos de federalismo fiscal: Europa (Zerga federalismo ereduak: Europa). Roberto Bernales, fiskalitatean aditua Amsterdameko IBDFn (International Bureau of Fiscal Documentation).
  • 10:45. Modelos de federalismo fiscal: El caso español (Zerga federalismo ereduak: espainiar kasua). Julio López Laborda, Universidad de Zaragozako ekonomia irakaslea.
  • 11:30. Atsedenaldia.
  • 12:00. Modelos de federalismo fiscal: América del Norte (Zerga-federalismo ereduak: Ipar Amerika). Joaquim Solé Vilanova, Universitat de Barcelonako ogasun publikoko katedraduna.
  • 12:45. Modelo interno en el País Vasco. Concierto Económico y Aportaciones (Euskadiko barne eredua. Ekonomia Ituna eta Ekarpenak). Sebastián Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Erakundeekiko Konpromisoen eta Udalentzako Laguntzaren Zerbitzuko burua.
  • 13:30. Eztabaida. Moderatzailea: Eduardo J. Alonso Olea. UPV/EHUko Historia Garaikidea saileko irakaslea.
  • 14:00. Amaiera ekitaldia.