euskaraespañol

Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Irteera Profesionalei buruzko V. Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/22

Irudia

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera, eta June-ren (Junior Enpresa) laguntzarekin, lan merkatuak eskaintzen dituen irteerei buruzko solasaldi eta hitzaldi batzuk antolatu zituen martxoa eta apirilean zehar. Helburua azken kurtsotako ikasleei lan merkatuak eskaintzen dizkien aukera desberdinak aztertzea izan zen.

Eztabaida hauetara gonbidatutako pertsonak, inguruan ditugun enpresa mundutik zetozen, punta-puntakoak izanik, hala nola Deloitte, Kutxabank, CAF Power & Automation, Detalent, CICtourGUNE, Bask Consutling, Caminox,  baita UPV/EHU-ko enplegu orientazio zerbitzuaren  partehartzea,
EURES sarea, garapenerako agentzia UGGASA, eta Entreprenari programa empresa berritzaileen eraketari buruz; Administrazio Publikoaren atalean, udaletxetako lan poltsetan eta irakaskuntzako poltsetarako sarbideari buruzko aurkezpenak ere egin ziren.

Halaber, lanpostuak bilatzeko teknikak, lan elkarrizketak eta curriculuma prestatzeko tekniken azalpenak eman ziren. Jose Maria Beraza Eskolako Zuzendariak eta Mikel Sarriegi eta iñaki Ramos-ek eman zioten hasiera.