euskaraespañol

UPV/EHUko errektoretza taldearen adierazpena Goiriena de Gandarias eta Barranquero irakasleak zigortzen dituen auzitegi gorenaren epaia dela eta

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/13

Jasota Auzitegi Gorenaren epaia (UPV/EHUk gaur ezagutu duena), Francisco Javier Goiriena de Gandarias eta Monserrat Barranquero irakasleei kartzela zigorra eta kargu publikorako inhabilitazio osoa ezartzen dizkiena, "behin eta berriro dokumentu publikoak faltsutzeagatik" eta "fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik", Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretza Taldeak ondokoak adierazi nahi ditu:

  1. UPV/EHUk berehala hartuko ditu epaia hau betetzeko behar diren erabakiak, sententzia irmoa dela ofizialki jakinarazi ahala.
  2. UPV/EHUk erakundearen interesak zaindu ditu beti eta bere ondasunak eta eskubideak babestu ditu prozesuak iraun dituen 14 urteetan zehar, hiru errektoreren agintaldietan.
  3. Unibertsitateak delitu zantzuak ikusi zituen pertsona batzuek Estomatologia Sailean egindako gestio lanetan, eta berehala eman zion gertaera horien berri Fiskaltzari. Ordutik hona, erakunde akademikoak behin eta berriz berretsi du salaketa hori kasuan kasuko organo judizialetan.
  4. Erantzukizun instituzionalaren printzipioa eta legea betetzea izan dira beti Euskal Herriko Unibertsitatearen gidariak.
  5. Euskal Herriko Unibertsitatearen Errektoretza Taldeak espero du epaiaren ezarpenak jokabide gaitzesgarri horri amaiera ematea.